Categorías: albisteak-berriak

26_0205 Irunen 20 ibilgailu nahita erre zituen gizona atxilotu dute

Ertzaintzak, azken hilabeteetan Irunen 20 ibilgailu nahita erre izanaren harira, mugapeko udaltzaingoekin elkarlanean egindako ikerketa baten ondorioz 25 urteko gizon bat atxilotu dute suteak eragitea leporatuta.

Orain atxilotu duten gizonari leporatzen dioten lehenengo delitua iazko irailaren 6an gertatu zen Irunen. Egun horretako goizaldean, Anaka auzoan hiru autok su hartu zuten, eta sutea nahita eragin zutela zehaztu ahal izan zuten.

Une horretatik aurrera, egun horretatik aurtengo urtarrilera bitartean, modus operandi bera jarraituz eta hiriko eremu berean nahita egindako antzeko beste hamabi sute izan ziren. Ekintza horien ondorioz, guztira 20 ibilgailu, horien artean autoak, furgonetak eta ziklomotorrak, izan ziren kaltetuak, eta horietako batzuk erabat kiskalita geratu ziren.

Kasu guztietan, egileak gauez jarduten zuen, eta auzo horretako leku ezberdinetan aparkatuta zeuden ibilgailuen gurpiletan elementu sukoiren bat jartzen zuen, eta patinete elektriko bat erabiltzen zuen mugitzeko. Ibilgailuen jabeen artean ez zegoen inolako konexiorik.   Hilabete hauetan egindako ikerketari eta Irungo Udaltzaingoarekin elkarlanean egindako zaintza-dispositiboei esker, espainiar nazionalitateko 25 urteko gazte bat atxilotu zuten, ibilgailu horiek nahita erretzea leporatuta.

Hori dela eta, beharrezko frogaketak egin ondoren, astelehen arratsaldean Ertzaintzako agenteek susmagarria atxilotu zuten. Gero bere etxebizitzan sartu eta miaketa egin zuten, eta beste hainbat ebidentziaren artean 350 bat metxero eta erregai-kargagailu bat konfiskatu zituzten, baita patinetea eta suteak eragiteko unean soinean zituen hainbat jantzi ere.

Gaur, asteazkena, goizean, polizia-egoitzan beharrezko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua Agintaritza Judizialaren eskuetan jarri dute.

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0606 Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Mallabiako enpresa batean kablea lapurtzeagatik

Gaur goizaldean, Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Mallabian, bertako enpresa batean kablea lapurtzeagatik. Bi akusatuak…

13 horas hace

Iñaki Williams, convocado por Ghana para los amistosos frente a Austria y Alemania

El delantero del Athletic Club, Iñaki Williams, ha sido incluido en la lista oficial del…

13 horas hace

La Ertzaintza y la Policía Nacional desarticulan una red de estafas del “hijo en apuros” tras una denuncia en Irun

Una operación conjunta entre la Ertzaintza y la Policía Nacional ha culminado con la detención…

13 horas hace

La solicitud online de imágenes de pruebas diagnósticas impulsa el uso de la Carpeta de Salud

La plataforma digital de Osakidetza consolida su crecimiento tras registrar más de ocho millones de…

13 horas hace

El Gobierno Vasco invierte 1,5 millones de euros en la rehabilitación del muelle pesquero del puerto de Orio

El Departamento de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca ha adjudicado las obras de reparación…

13 horas hace

La Ertzaintza esclarece la quema de 20 vehículos en Irun con la detención de un sospechoso

Un joven de 25 años ha pasado esta mañana a disposición judicial acusado de provocar…

13 horas hace