Categorías: albisteak-berriak

Andikollanoko arrapala mekanikoa hainbat astez geldiaraztera behartzen duen ekintza bandaliko bat salatu du Barakaldok

Harrikada batek kristala apurtu dau eta, ondorioz, arrapalen lehen zatia gelditu behar izan da, ez baita segurua kristalik gabe funtzionatzea. Konponketak 2.800 euroko kostua izango du eta 6 asteko konponketa

Barakaldoko Udalak beste ekintza bandaliko bat salatu du hirian, udalerriko sarbide mekanikoetako bat geldiaraztea eragin duena. Zehazki, duela egun batzuk, harrikada batek Andikollanoko arrapala mekanikoaren alboetako kristaletako bat hautsi zuen, azpiegitura horren funtzionamendurako ezinbesteko elementua. Arrapalak kristalak ditu bi aldeetan, eta, funtzio estetikoa betetzeaz gain, eusteko eta segurtasuneko elementu gisa ere balio dute. Horietako bat hautsi denez, instalazioa geldiarazi behar izan da, behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko.

Udalak dagoeneko kendu du kaltetutako kristala, eta beste bat egiteko eskatu du, neurrira egin beharrekoa. Enpresa arduradunak jakinarazi duenez, pieza berria entregatzeko eta instalatzeko epea sei aste ingurukoa da, eta epe hori fabrikaziodenboraren arabera luza daiteke. Birjarpenaren kostua 2.800 eurokoa da.

Asier Umaran Udal Zerbitzuetako zinegotziak gogor gaitzetsi du gertatutakoa, eta ekipamendu publikoekiko errespetua eskatu du.»Erabat onartezina da horrelako ekintza bandaliko batek egunero dozenaka bizilagunek auzoen artean mugitzeko erabiltzen duten sarbide mekaniko bat zerbitzutik kanpo uztea», adierazi du Umaranek. «Ezin dugu onartu gutxi batzuen jokabide arduragabeak herritar guztiei kalte egitea», azaldu du.

Zinegotziak, gainera, gogorarazi du horrelako azpiegiturak bereziki garrantzitsuak direla pertsona askorentzat. «Hiriko arrapalak eta igogailuak funtsezkoak dira gure hiriaren irisgarritasuna hobetzeko, bereziki adinekoentzat, mugitzeko arazoak dituztenentzat edo haur-gurdi edo aulkiekin mugitzen direnentzat. Horregatik, guztionak diren ekipamenduekiko errespetua eskatzen dugu».

Udalak azpimarratu du espazio eta zerbitzu publikoak zaindu behar direla, ekintza bandalikoek udal-kutxei kostu ekonomiko handia eragiteaz gain, zuzenean eragiten baitiote herritarren bizi-kalitateari.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

3 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

3 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

3 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

3 horas hace

Nafarroako Gobernuak 150.000 euroko laguntzak aktibatu ditu migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan esku hartzen duten erakundeentzat

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 150.000 euroko diru-laguntzaren deialdia baimendu du, migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan (joan den…

3 horas hace

Nafarroako Gobernua ez dago ados Espainiako Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko proposamenarekin

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du ez dagoela ados Espainiako Konstituzioa erreformatzeko UPNren talde parlamentarioak…

3 horas hace