Categorías: albisteak-berriak

Osasun Sailak adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzako Osasun Txartel Indibidual (OTI) lehenetsia jarri du abian

  • Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzako arretaren irisgarritasuna, laguntza eta pertsonalizazioa hobetzea ahalbidetuko du, eta errespetuzko osasun-arreta egokitua ziurtatu
  • Eskabidea boluntarioa da, eta interesdunak, haren legezko ordezkariak, senideek edo osasun-arloko eta gizarte-zerbitzuetako profesionalek modu presentzialean aurkeztu ahal dute jada eskaera Osakidetzako erreferentziazko osasun-zentroetan. Ondoren, onuradunak etxean jasoko du OTI lehenetsia
  • Funtsezko neurria da Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun-sistema inklusiboagorantz, irisgarriagorantz eta herritarren benetako premietara egokituagorantz aurrera egiteko duten konpromisoaren barruan, eta bat dator osasun-arreta eraldatzeko Euskadiko Osasun Itunaren helburu estrategikoekin

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzaren eskutik, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzako Osasun Txartel Indibidual lehenetsia (OTI lehenetsia) jarri du abian, irisgarritasuna hobetze aldera eta osasun-sistema publikoan arreta egokitze aldera.

Neurri hori boluntarioa da, eta kolektibo horietako pertsonei aukera emango die osasun-sistemaren barruan behar espezifikoak dituzten paziente gisa identifikatzeko eta, horrela, pertsona horien arretan izango diren onura jakin batzuk baliatzeko. Txartelak formatu fisikoan zein digitalean funtzionatuko du, eta pazientearen historia klinikoan bereizgarri espezifiko bat gehituko da.

Arreta inklusiboagoarekiko konpromisoa

Ekimen horren bidez, Osasun Sailak eta Osakidetzak berresten dute aniztasuna are gehiago errespetatuko duen osasun-arreta ekitatiboagoarekin eta pertsonalizatuagoarekin duten konpromisoa, eta bermatzen dute paziente bakar batek ere ez duela oztoporik izango Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistema publikoan sartzeko edo hura baliatzeko.

OTI lehenetsia abian jartzea bat dator Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistema publikoa modernizatzeko estrategiarekin. Estrategia hori Osakidetzaren eraldaketa teknologikorako funtsezko pieza da eta Euskadiko Osasun Itunaren esparruan bultzatutako aurrerapenen parte, osasun-sistema irisgarriagoa, inklusiboagoa eta digitalizatuagoa indartuta.

Irisgarrigarritasuna eta laguntza

OTI lehenetsiari esker, onuradunei eskaini ahal izango zaizkie:

  • Kontsulten eta laguntza-zerbitzuen itxarongeletan itxaronaldiak murriztea.
  • Kontsulta-denborak doitzea, pazientearen premia espezifikoetara egokituta.
  • Zaintzaileen edo senideen laguntza malgua eta iraunkorra, kontsultetan, proba diagnostikoetan edo ospitaleratzeetan.
  • Laguntza-prozesu osoan irisgarritasuna, komunikazioa eta arreta hobetzeko erraztasunak.

Neurri horien helburua da errespetuzko arreta egokitua bermatzea, eta hori batik bat garrantzitsua da osasun-ingurunea ulertzeko, komunikatzeko edo kudeatzeko zailtasunak dituzten pazienteentzat —hala nola dementzia eta/edo jokabide-nahasmendua dutenentzat, alboko esklerosi amiotrofikoa duten pazienteentzat, desgaitasun intelektuala edo komunikazio-nahasmendu larria dutenentzat, autismoaren espektroko nahasmenduak dituztenentzat edo garuneko paralisia dutenentzat, besteak beste—.

OTI lehenetsia eskatzea boluntarioa da, eta interesdunak, haren legezko ordezkariak, senideek edo osasun-arloko eta gizarte-zerbitzuetako profesionalek modu presentzialean eskatu ahal dute jada eskaera Osakidetzako erreferentziazko osasun-zentroetan, familia-medikoaren bitartez. Ondoren, onuradunak OTI lehenetsia jasoko du bere etxean, txartelaren erabileraren eskubideak eta onurak zehaztuko dituen informazio-gutun batekin batera.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

18 minutos hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

18 minutos hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

18 minutos hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

18 minutos hace

Nafarroako Gobernuak 150.000 euroko laguntzak aktibatu ditu migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan esku hartzen duten erakundeentzat

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 150.000 euroko diru-laguntzaren deialdia baimendu du, migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan (joan den…

18 minutos hace

Nafarroako Gobernua ez dago ados Espainiako Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko proposamenarekin

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du ez dagoela ados Espainiako Konstituzioa erreformatzeko UPNren talde parlamentarioak…

18 minutos hace