Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, txosten bat eman die Iruñeko, Burlatako, Eguesibarreko eta Uharteko alkateei, Erripagañako udal-mugak aldatzeak izan lezakeen eragin ekonomikoa aztertzeko. Gaur egun lau udalek kudeatzen dute.
Lurralde Kohesioak egindako txosten batek ondorioztatzen du Erripagañako udal-mugen aldaketa «ekonomikoki bideragarria» dela eta ez lukeela arriskuan jarriko zerbitzuak ematea