Categorías: albisteak-berriak

Nafarroako Gobernuaren adierazpen instituzionala larunbat honetan ospatuko den Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta

Nafarroako Gobernuak honako adierazpen instituzional onartu du gaurko bilkuran, larunbatean, martxoaren 21ean, ospatuko den Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta:

«Martxoaren 21a Arraza-diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da, eta, horren harira, Nafarroako Gobernuak irmo berresten du konpromiso sendoa duela arrazismoaren, xenofobiaren eta aporofobiaren aurka, eta jatorriagatiko, kulturagatiko edo talde etniko batekoa izateagatiko diskriminazio ororen aurka, esparru publikoan, pribatuan nahiz digitalean.

Nazio Batuen batzar orokorrak egun hori aldarrikatu zuen Sharpevillen (Hegoafrika) 1960an izandako errepresio tragikoa oroitzeko. Egun hartan, protesta baketsu baten aurka egin zuten indarrez, eta 69 lagun hil. Gertaera hori ez da inola ahaztu behar, are gutxiago gaur egun, gorroto diskurtsoak eta migratzaileen gaineko gezurrak bolo-bolo dabiltzan honetan, guztiak ere herritarrak zatitzeko eta atzerritarren eskubideak eta duintasuna urratzeko asmoz.

Duela urte batzuetatik hona, Nafarroako Gobernua arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko estrategiaren alde egiten ari da, hezkuntzan, informazioan eta gizartearen parte-hartze aktiboan oinarrituta. Hori guztia, sinetsita baikaude elkar ezagutzea eta aniztasuna errespetatzea dela benetako bizikidetza plurala eraikitzeko oinarria, pertsona oro erabat garatu eta baloratua sentitu dadin, edozein izanik ere haren jatorria, azalaren kolorea edo kultura.

Nafarroak urrats historikoak egin ditu alderdi horretan. Nafarroako Gobernuak Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka borrokatzeko Foru Legea onetsi du, eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Nafarroako Plana garatu, eta, hala, tresna eta espazio batzuk finkatu ditu diskriminazio mota oro hautemateko, salatzeko eta desagerrarazteko. Aurrerapen horiek guztiek erakusten dute irmo eta modu koordinatuan jarduteko konpromisoa dagoela, herritar gehienen nahiekin eta balioekin bat.

Kulturarteko bizikidetza eta inklusioa ezinbesteko zutabeak dira Nafarroa solidarioa eta bidezkoa eraikitzeko. Izan ere, aniztasuna ez da oztopo bat, baizik eta Nafarroako gizarte-sarea indartzen duen aberastasuna, eta, hala, diskriminazio mota oro eraitsi beharreko horma bat da berdintasunezko gizarte bat lortzeko bidean.

Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak, adierazpen honen bidez, azpimarratu nahi du konpromiso hori ez dela urteko egun bakarrera mugatzen, baizik eta gizartearen lema gidatu behar duela urteko 365 egunetan. Horretarako, Gobernuak konpromisoa du aurrerantzean ere erkidego bidezkoago baten alde lan egiteko, non tolerantzia, errespetua eta elkartasuna balio unibertsal eta eraginkorrak izanen baitira eguneroko bizitzan. Izan ere, hezkuntzaren, sentsibilizazioaren eta gizarte-eragile guztien baterako ekintzaren bidez eraldatzen ahalko da errealitatea, Nafarroa benetan ireki eta inklusibo bat eraikitzeko, bere aniztasunaz harro egonen dena.

Pertsona orok merezi du aurreiritzirik eta diskriminaziorik gabe bizitzea, eta gorroto-ekintza orok herritar guztiei kalte egiten die. Horregatik, Nafarroako Gobernuak berresten du giza eskubideen aldeko konpromisoa duela, eta helburu duela halako bizikidetza-proiektu bat eraikitzea, zeinak justizia, berdintasuna eta aniztasunaren errespetua izanen baititu oinarri.»

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0309 Ertzaintzak EHUko ikasleei zuzendutako hitzaldi batzuetan parte hartuko du Bilbon

Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…

10 horas hace

26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik

26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…

10 horas hace

26_0307 Gizon bat atxilotu dute Donostian etxe batean lapurreta egiteko hesi baten gainetik jauzi egin ondoren

Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…

10 horas hace

26_0306 Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…

13 horas hace

Venden en Wallapop fragmentos de la red de la portería de la Real Sociedad en la final de la Copa

El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…

13 horas hace

Instalado un nuevo radar fijo a 60 km/h en Maltzaga por las obras del viaducto

La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…

13 horas hace