Categorías: albisteak-berriak

26_0211 Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Euskotrenen bide zati batean —Lemoan— kablea lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek bi pertsona atxilotu dituzte gaur, ostirala, goizaldean, Lemoan (Bizkaia), kalteak eragitea eta indarra erabiliz lapurtzea egotzita, saiakera graduan. Bi akusatuek trenbideko kablea moztu dute 100 metroko tarte batean, Lemoa eta Amorebieta-Etxano artean —tren-zerbitzuaren ohiko funtzionamendua kaltetu du— eta materiala ateratzeko prest zutela harrapatu dituzte.

Gaur, ostirala, goizaldeko 04:30 aldera izan da gertakaria, Ertzaintzari Lemoako Arraibi auzora bertaratzeko eskatu diotenean, Euskotreneko langile bat trenbidetik kablea lapurtzen ari zirela ohartu ondoren.

Herritarren babeserako lanak egiten ari zen Durangoko Ertzain-etxeko patruila bat bertara hurbildu da eta segurtasuneko jagole batekin harremanetan jarri da. Honek agenteei esan die moztutako kablearen ondorioz tren-linea etenda zegoela.

Era berean, azaldu du egun batzuk lehenago beste kable-zati bat lapurtu zutela.

Bertaratu diren agenteek ikuskapen bat egin dute, eta furgoneta bat topatu dute inguruan. Furgoneta horrek ebaketak egiteko hainbat erreminta, eskailera hedagarri bat eta, atzealdean, kobrezko kablea zituen.

 Ustez furgoneta lapurreta egiteko erabili zutela ikusita, ertzainek ibilgailua tokian bertan ibilgetu dute.

Ondoren, Ertzaintzak, Euskotreneko hainbat teknikarirekin batera, inguru horren lehen ikuskapena egin du, eta langileek ondorioztatu dute furgonetan aurkitutako kablea ez zetorrela bat trenbidean lapurtutakoarekin.

Trenbidearen inguruan egindako bigarren azterketa sakonago batean, ateratzeko moztuta eta prest zegoen kablea aurkitu dute. Hala ere, Ertzaintza bertara iritsi dela hautematean, lapurrek ez dute hura eramateko denborarik izan.

Teknikariek egiaztatu dute, Lemoa eta Amorebieta-Etxano herrien arteko eremu batean —100 metroko tarte batean— izandako kable-mozketak trenbide-zerbitzuaren ohiko funtzionamenduan eragina izango zuela.

Gainera, teknikariek adierazi dutenez, konponketak hogeita hamar mila euro baino gehiagokoak izan daitezke.

Minutu batzuk geroago, agenteek, segurtasuneko jagole baten laguntzarekin, lapurretaren ustezko bi egileak aurkitu dituzte inguruetan, eta identifikatu egin dituzte.

Gertatutakoa ikusita, Ertzaintzak bi gizon horiek atxilotu ditu, bi delitu egotzita: bata, kalteak eragitea; eta, bestea, indarra erabiliz egindako lapurreta, saiakera-mailan.

Bi atxilotuak, 40 eta 35 urtekoak, biak europarrak, Durangoko Ertzain-etxeko polizia-etxera eraman dituzte, eta datozen orduetan jarriko dituzte epailearen esku.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, lapurtutako eta furgonetan aurkitutako gainerako kablea nondik datorren argitzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0309 Ertzaintzak EHUko ikasleei zuzendutako hitzaldi batzuetan parte hartuko du Bilbon

Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…

8 horas hace

26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik

26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…

8 horas hace

26_0307 Gizon bat atxilotu dute Donostian etxe batean lapurreta egiteko hesi baten gainetik jauzi egin ondoren

Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…

8 horas hace

26_0306 Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…

11 horas hace

Venden en Wallapop fragmentos de la red de la portería de la Real Sociedad en la final de la Copa

El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…

11 horas hace

Instalado un nuevo radar fijo a 60 km/h en Maltzaga por las obras del viaducto

La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…

11 horas hace