26_0214 Gizon bat atxilotu dute Irunen lesio-delitu batengatik, beste gazte bati eraso egiteagatik

Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Irunen, borroka batean beste gazte bati eraso egitea egotzita. Lesio larriak eragin zizkion, eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Atzo, larunbata, arratsaldeko lehen orduan, herritarrak babesteko lanetan ari zen Irungo ertzain-etxeko patruila bat El Pinar auzora joan zen, bertan pertsona bat zaurituta zegoela ohartarazita. Antza denez, une batzuk lehenago erregistratutako eraso baten biktima zen.

Ustez liskarra izan zen lekura joandako agenteek jatorri latinoamerikarreko gazte bat aurkitu zuten lurrean etzanda, aurpegian eta hankan hainbat kolpe zituela. Hanka horretan deformazio handia zuen. Zauritua berehala eraman behar izan zuten erietxera, tibia eta peronea hautsita izan zitzakeelakoan. Horrez gain, begi batean lesio garrantzitsu bat izan zuen.

Egindako ikerketei esker, ustezko erasotzailea identifikatu ahal izan zuten; handik gutxira aurkitu zuten, eta identifikatu egin zuten. Susmagarria, 25 urtekoa eta jatorri latinoamerikarrekoa, eskuetako hatz-koskorretan higadurak zituen, eta, beraz, beharrezko baieztapenak egin ondoren, atxilotu egin zuten, lesio larrien delitu bat egotzita.

Jarraian, ertzain-etxera eraman zuten atxilotua, beharrezko izapideak egiteko eta, ondoren, epailearen esku jartzeko.