Categorías: albisteak-berriak

2026_0217 Bilbon bi pertsona atxilotu dituzte biktimaren etxean lapurreta egiteko sexu-topaketa bat antolatu ondoren

Ertzaintzak 47 urteko gizon bat eta 27 urteko emakume bat atxilotu ditu gaur goizaldean Bizkaiko hiriburuan, emakumearen sexu-zerbitzuak eskatu zituen edadeko pertsona baten etxean lapurreta egiten saiatzeagatik.

Gaur goizaldeko ordu bi eta erdiak aldera gertatu da Bilboko San Frantzisko auzoan.  Biktimak, latinoamerikar jatorrikoak eta 70 urtekoak, emakumearen sexu-zerbitzuak eskatu zituen beste bi pertsonarekin partekatzen zuen etxebizitza batean. Biak bere logelan zeudenean, emakumea irten egin da komunera zihoala esanez eta, itzuli denean, beste gizon batekin zegoen.  Bien artean biktimari diru-zorroa lapurtzen saiatu dira, objektu zorrotz batekin mehatxatuz eta eraso eginez.  

Etxeko maizterretako bat, aldameneko gelan sortutako zalaparta entzun duenean, bertara sartu da eta eraso ikusi du, eta biktimari laguntzen saiatu da. Borrokan ari zirenean, emakumeak amoniako-botila bateko edukia bota dio biktimari begietara.  Logelan hori gertatzen ari zen bitartean, etxeko gainerako egoiliarrek Ertzaintzara deitu dute.

Bertaratu diren agenteek eraikineko atarian aurkitu dute gizona ihes egiten saiatu denean, eta emakumea etxebizitzan bertan. Biak indarkeriaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta atxilotu dituzte. Bestalde, gizonari eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa bizilekua bortxatzearen delitu batengatik, eta emakumeari, berriz, kalte-delitu batengatik etxebizitzan eragindako txikizioen ondorioz.

Bai emakumea, 27 urtekoa, bai gizona, 47 urtekoa, espainiar nazionalitatekoak dira, eta polizia-aurrekari ugari dituzte. Polizia-eginbideak amaitu ondoren, epailearen eskuetan jarriko dituzte.    

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0309 Ertzaintzak EHUko ikasleei zuzendutako hitzaldi batzuetan parte hartuko du Bilbon

Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…

4 horas hace

26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik

26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…

4 horas hace

26_0307 Gizon bat atxilotu dute Donostian etxe batean lapurreta egiteko hesi baten gainetik jauzi egin ondoren

Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…

4 horas hace

26_0306 Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…

7 horas hace

Venden en Wallapop fragmentos de la red de la portería de la Real Sociedad en la final de la Copa

El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…

7 horas hace

Instalado un nuevo radar fijo a 60 km/h en Maltzaga por las obras del viaducto

La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…

7 horas hace