Ertzainek gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte atzo arratsaldean Gipuzkoako hiriburuan taxista bati larderiaz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuek kuter batekin mehatxatu zuten biktima.
Atzo, igandea, 15:30 aldera, espainiar nazionalitateko taxista batek SOS Deiak 112ra deitu zuen, lehentxeago Pasai Antxon gizon bat eta emakume bat jaso zituela esanez. Taxistak azaldu zuenez, Donostiarantz abiatu ziren, eta Aiete inguruan zeudenean, gelditzeko esan zioten. Antza denez, ez zuten ordaintzeko dirurik, eta eztabaidan hasi ziren. Eztabaidatzen ari zirenean, gizonak, atzeko aldean eserita zegoenak, kuter bat atera eta lepoan jarri zion, eta, bien bitartean, kopilotuaren eserlekuan zihoan emakumeak ibilgailuaren giltza, irratia eta diru-zorroa kendu zizkion, eta, jarraian, biek alde egin zuten.
Abisuari erantzunez hainbat polizia-dotazio agertu ziren eta, herritarren laguntzari esker, agenteek bi lapurren irudiak lortu zituzten eta hiri-autobus batean igo zirela jakin zuten. Ibilgailu hori handik pixka batera aurkitu zuten, eta oraindik barruan zeuden bi pertsonak atxilotu zituzten larderia erabiliz lapurreta egiteagatik. Biek arropa batzuk aldatu zituzten identifikazioa zailtzeko. Emakumearen gauzen artean taxistaren izenean zeuden hainbat txartel aurkitu zituzten.
Bai gizonak, espainiar nazionalitatekoak, bai emakumeak, europar jatorrikoak, 34 urte dituzte, eta aurrekari ugari dituzte ondarearen aurkako delituengatik. Biak gaur goizean jarri dituzte agintari judizialaren eskuetan.
Ebasketak farmazian
Atxilotu duten gizonari goizean bertan ireki zizkioten eginbideak, ikertu gisa, Gipuzkoako hiriburuko farmazia batetik hainbat produktu lapurtzeagatik. Establezimendu horretan antzeko ebasketak egin zituen lau aldiz otsailaren 17tik atzo arte.
Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…
26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…
Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…
El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…
La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…