26_0219 Ertzaintzaren helikoptero batek Kamaraka mendian istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu du


26_0219 Ertzaintzaren helikoptero batek Kamaraka mendian istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu du

Ertzaintzaren helikoptero batek Kamaraka mendian istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu du

Servicio de prensa

2026-03-23

Laudioko Kamaraka mendian egin dute erreskatea, lagun batekin ibilbide bat egiten ari zen txirrindulari batek erorikoa izan eta aldakan min hartu ostean.


Gertakaria arratsaldeko seiak eta hamar aldera izan da, SOS Deiak 112 Larrialdi Zerbitzura deitu dutenean, txirrindulari batek erorikoa izan duela eta aldakan mina zuela ohartarazteko.

Berehala bertaratu dira Larrialdi Zerbitzuko hainbat baliabide, besteak beste, Ertzaintza eta suhiltzaileak. Bertaratutakoan, eta biktimak zituen lesioak aztertu ondoren, helikopteroz eramatea erabaki da. Hori dela eta, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea aktibatu da, mendi-egitura duen helikopteroak biktima (50 urteko gizon espainiarra) erreskatatu eta Gurutzetako Ospitalera eraman zezan.