26_0221 Gazte bat atxilotu dute Irungo merkataritza-establezimendu batean indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzainek gazte bat atxilotu zuten atzo Irungo saltoki batean indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak dendako langile bat zauritu zuen arma zuri batekin.

Atzo, astelehena, arratsaldeko seiak baino lehentxeago, gazte bat Irungo Santiago auzoko merkataritza-establezimendu batean sartu zen eta, langile batekin borrokan aritu ondoren, arma zuri batekin lesioak eragin zizkion, eta kutxa erregistratzailean zegoen dirua lapurtu zuen. Jarraian, presaka ihesi zihoanean, dendako hainbat botila bota zituen lurrera.

Biktimak, espainiar nazionalitatekoak, laguntza eskatu zuen eta oinezko batzuek lagundu zioten. Bertaratu ziren Ertzaintzako patruilek osasun-laguntza eskatu zuten eta, lekukoek emandako deskribapenarekin, inguruan aurkitu zuten ustezko lapurra, eta indarkeriaz lapurreta egiteagatik atxilotu zuten.

Zauritua anbulantzian eraman zuten Bidasoa Ospitalera mediku-arreta jaso zezan eta, ondoren, polizia-egoitzara joan zen egitateak salatzera.

Atxilotua magrebtar jatorriko 29 urteko gaztea da, eta bezperan, igandean, lesio-delitu batengatik atxilotu zuten.  Kasu horretan, liskarra izan zuen beste pertsona batekin Irungo taberna batean, eta ardo-botila bat burura bota eta zauritu zuen. Eragindako zaurien ondorioz, pertsona hori ospitalera eraman behar izan zuten. Gertaera horretan jarrera biolentoa erakutsi zuen eta Ertzaintzako eta Udaltzaingoko agenteak jo zituen, eta eginbideak ireki zizkioten, beraz, ikertu gisa, agintaritzaren agenteen aurkako atentatuaren delituagatik ere.

Atxilotua, polizia-aurrekariak dituena, epailearen aurrera eraman dute gaur eta espetxeratzea agindu dute.