Euskadik aktiboki parte hartuko du REBUILD 2026 azokan, eraikuntza industrializatuan eta eraikuntza-sektorearen eraldaketan erreferentziazkoa den azokan; agenda instituzionalaren ardatza izango da etxebizitza, berrikuntza eta industria-ahalmenaren posizionamendua proiektatzea. Euskal ordezkariak martxoaren 25ean eta 26an izango dira IFEMAn, eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua izango da buru. Aurtengo mugarri nagusia ‘ERAIKI HUB – Euskadiko Eraikuntza Industrializatuaren Azeleratzailea’ aurkeztea izango da. Ekimen estrategiko hori Eusko Jaurlaritzak BUILD:INN klusterrarekin eta Tecnaliarekin batera bultzatu du, Euskadiko eraikuntza-sektorearen industria-eraldaketa bizkortzeko eta sistemak etxebizitza modu azkarrago, eraginkorrago eta jasangarriagoan ekoizteko duen gaitasuna indartzeko.
Eraikuntza industrializatuaren ekosistema publiko-pribatua koordinatzeko azpiegitura izateko sortu da ERAIKI HUB, eta helburua da industria-, teknologia- eta erregulazio-gaitasunak lerrokatzea, eraikuntza-prozesu berriak eskalatzea eta eredu produktiboagoa, digitalizatuagoa eta jasangarriagoa finkatzea. 2026 urterako ibilbide-orriak barne hartzen ditu Rebuilden egindako nazioarteko aurkezpena, Eraikuntza Industrializatuaren Ziurtagiria bultzatzea, prestakuntza-programa espezializatuak eta irtenbide horien ezarpena arintzen lagunduko duten prozedurak. ERAIKI HUBek sustatzen duen eredu industrializatuak aukera ematen du egikaritze-epeak % 50era murrizteko, akatsak eta gainkostuak murrizteko eta proiektuen finantza-aurreikuspenak hobetzeko.
Agenda publikoa
ERAIKI HUBen gosari instituzionala
Rebuild 2026 azokako Euskadiren agenda instituzionala lan-gosari batekin hasiko da, ERAIKI HUB ofizialki aurkeztu aurretik. Bertan, erakundeetako ordezkariak, sektoreko enpresak, elkargo profesionalak, unibertsitateak eta zentro teknologikoak bilduko dira, eta helburua izango da proiektuaren ikuspegi estrategikoa partekatzea, haren ikuspegia sektoreko ekosistemarekin alderatzea eta Euskadi eraikuntza industrializatuko erreferentziazko eragile gisa sendotzea.
Agintarien harrera instituzionala
Rebuild azokako antolatzaileek harrera egingo diete euskal ordezkariri, azokan ibilbidea egin aurreko ekitaldi instituzional batean. Horrek azokaren agenda ofizialean Euskadik duen presentzia indartuko du eta eguerdiko bloke instituzionalaren hasiera izango da. Gemma Traveria Rebuild azokako zuzendariak, David Martínez Rebuildeko presidenteak, Alberto Planas Nebexteko zuzendari nagusiak eta Miguel Antonio Pérez Nebexteko presidenteak egingo dute harrera.
Bisita instituzionala erakusketagunera
Harreraren ondoren, ordezkariek Rebuildeko erakusketagunera bisita egingo dute, 8. eta 10. pabiloietan. Bertan, azokako berrikuntza-gune nagusiak ezagutu eta antolakuntzarekin eta ekitaldian izango diren ekosistemako eragileekin hitz egingo dute dute. Bisita 10. pabiloiko Protokolo Aretoan amaituko da.
‘5 CCAA locomotoras’ mahai-ingurua
Jardunaldiaren mugarri politikoetako bat ‘5 CCAA locomotoras’ mahai-inguruan Denis Itxasoren parte-hartzearekin helduko da. Bertan izango dira ere Murtziako, Gaztela eta Leongo, Madrilgo Erkidegoko, Extremadurako eta Valentziako Generalitateko etxebizitza- eta lurralde-antolamenduko arduradun autonomikoak. Zehazki, hauek parte hartuko dute: Jorge García Montoro, Murtziako Sustapen eta Azpiegituretako sailburua; Juan Carlos Suárez-Quiñones, Gaztela eta Leongo Juntako Ingurumen, Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko sailburua; José María García, Madrilgo Erkidegoko Gobernuko Etxebizitza, Garraio eta Azpiegiturako sailburuordea; Lidia López Paniagua, Extremadurako Etxebizitza, Arkitektura eta Hiri-berroneratzeko idazkari nagusia; eta Susana Camarero Benítez, Valentziako Generalitateko lehen presidenteordea eta Etxebizitza, Enplegu, Gazteria eta Berdintasuneko sailburua. Foro horren bidez, etxebizitzari eta industrializazioari buruzko lurraldeen arteko eztabaidan Euskadik erakundeen eta sektoreen trakzio-gaitasuna duen erkidegoaren profila indartuko du.
Agintarien otordu instituzionala
Ondoren, Rebuilden agenda ofizialean parte hartu duten agintari eta ordezkarien arteko harreman instituzionalerako gunea antolatuko da. Beste ordezkariekin eta azokaren antolatzaileekin harremanak sendotzeko elkarrizketa-une baliagarria izango da.
Advanced Architecture Awards 2026
Jardunaldia ixteko, euskal ordezkariak Advanced Architecture Awards 2026 sarietan izango dira. Bertan, arkitektura- eta eraikuntza-berrikuntzaren erreferente nagusiak bilduko dira. Hala, Euskadiren presentzia indartuko da Rebuild azokako ekosistema profesional eta enpresarialaren barruan.
ERAIKI HUBen aurkezpen ofiziala
Bigarren egunean Euskadik Rebuild 2026 azokan izango duen presentziaren mugarri politiko, sektorial eta komunikatibo nagusia egingo da: ERAIKI HUBen aurkezpen ofiziala. Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak industrializazioan, berrikuntzan eta lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako ekoizpen-eredu berriaren alde egindako apustua aurkeztuko da.
Denis Itxasok aurkeztuko du ERAIKI HUB, Euskadiko eraikuntza-sektorearen eraldaketa industriala bizkortzeko eta etxebizitza eskuratzeko erronkari erantzuteko gaitasuna hobetzeko tresna estrategikoa. Tresna horren bidez, aldamioaren eraikuntza-prozesuaren zati bat fabrikara eramango da, hala azkartasuna, zehaztasuna, jasangarritasuna eta produkzio-ahalmena hobetzeko.
Bloke nagusian, Pablo García Astrainek proiektuaren ikuspegi estrategikoa eta aplikazio-kasuak azalduko ditu, Aitor Pradovaso, Álex Santamaría, Marta Epelde eta José Luis Elejalderekin batera, eta HUBek sektoreko koordinazio-azpiegitura gisa eta haren abiarazte praktikoaren arloan duen zeregina azalduko du.
Ekitaldian, halaber, Eraikuntza Industrializatuaren Ziurtagiria aurkeztuko da; estandar tekniko komunak ezartzeko, konfiantza sortzeko eta eredu industrializatua erabiltzea errazteko tresna nagusia da. Saioari amaiera emateko, Pablo García Astrainek hartuko du hitza, eta Euskadik etxebizitzaren industrializazio aurreratuan eragile gisa duen funtzioa azpimarratuko du.
Komunikabideen aurrean hitz egitea
ERAIKI HUB aurkezteko ekitaldia amaitu ondoren, martxoaren 26an (osteguna), 11:00ak aldera, Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak komunikabideen aurrean hitz egingo du Holcim Auditoriumean (10. pabiloia, IFEMA Madrid). Rebuild 2026 azoka, beraz, etxebizitza, berrikuntza, industria-sarea, jasangarritasuna eta lankidetza publiko-pribatua lotzen dituen euskal agenda proiektatzeko erakusleiho gisa indartu da.
Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…
26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…
Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…
El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…
La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…