Categorías: albisteak-berriak

26_0231 Atxilotu bat ausarkeriaz gidatzeagatik Pasaian

Ertzaintzak 72 urteko gidari bat atxilotu du, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita. Atxilotuak ausarkeriaz gidatu zuen Pasaia San Pedroko hirigunetik, ibilgailuaren atzerako ispiluarekin ertzain bat jo zuen eta, gainera, ez zuen gidabaimenik. Atxilotua kartzelan sartu dute epailearen esku utzi ondoren.

Atzo gauean, 21:00ak aldera, Pasaian zebilen herritarren segurtasuneko patruila batek ikusi zuen auto bat abiadura handian zihoala, eta gelditzeko agindua eman zion. Hala ere, gidariak ihes egin zion polizia-ibilgailuari, eta abiadura handian egin zuen ihes, herrigunetik ausarkeriaz zirkulatuz, eta arriskuan jarri zuen oinezkoen eta gainerako bide-erabiltzaileen segurtasuna. Azkenean, autoa blokeatuta geratu zen kale batetik kontrako noranzkoan zihoala, eta oinez ihes egiten saiatu zen, baina berehala harrapatu eta atxilotu egin zuten.

Hori horrela, autoaren atzerako ispiluarekin ertzain bat jo zuen esku batean, eta, ondorioz, osasun-laguntza behar izan zuen agenteak.

Ertzaintzaren datu-basean jasota dagoenez, beste hiru aldiz atxilotu dute bide-segurtasunaren aurkako delituengatik.

72 urteko atxilotua europarra da, eta epailearen esku utzi dute gaur. Ondoren, espetxeratu egin dute epailearen aginduz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0235 Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen pertsonen legez kanpoko trafikoagatik, A-1 autobidean furgoneta matxuratu ondoren

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean Gasteizen, A-1 autobidetik furgonetan zeramatzan 8…

12 horas hace

26_0234 Motorzale bat hil da AP-68 autobidean, Zuia parean, izandako zirkulazio-istripu batean

26_0234 Motorzale bat hil da AP-68 autobidean, Zuia parean, izandako zirkulazio-istripu batean Motorzale bat hil…

18 horas hace

26_232 Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Portugaleteko bi tabernatan batera egindako operatiboa

Ertzaintzak, Portugaleteko Udaltzaingoaren laguntzarekin, bi miaketa egin ditu bi establezimenduetan, 64 pertsona identifikatu ditu eta…

1 día hace

26_0233 Auto baten gidaria hil da Arrasaten izandako zirkulazio-istripu batean

Ezbeharra arratsaldean gertatu da Arrasaten, GI-627 errepidean, bi autok talka eginda. Istripua izan duen ibilgailuetako…

2 días hace

26_0230 Gizon bat atxilotu dute Lasarte-Orian droga-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Lasarten-Orian, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Atxilotuak…

2 días hace

26_0229 Hiru gizon atxilotu dituzte Bergaran AP-636 errepidean lapurtutako ibilgailu batekin zihoazenean

Ertzaintzako agenteek hiru gizon atxilotu dituzte auto baten bidegabeko jabetzearen delitua leporatuta. Hiru gizonak alokairuko…

3 días hace