Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean Gasteizen, A-1 autobidetik furgonetan zeramatzan 8 pertsona legez kanpo trafikatzea egotzita. Ibilgailua matxuratu egin da eta errepideko bazterbidean geratu da.
Gaur goizaldean, 03:40an, Arabako Trafiko Unitateko patruila batek bi ibilgailu ikusi ditu geldirik A-1 autobideko bazterbidean, Gasteiz parean, 355. kilometroan, Burgoserako noranzkoan. Ibilgailuetako batek, auto bat, polizia-baliabidea ikustean, alde egin du.
Bigarren ibilgailua furgoneta bat zen, antza matxuratuta zegoena. Gidaria identifikatu zuten, eta barruan ez zegoen beste inor. Hala ere, ertzainek furgoneta kentzera joateko garabi bat eskatu dutenean, ilunpetan ikusi dute pertsona bat errepidetik kanpo ezkutatuta zegoela, eta laguntzera joan direnean, beste zazpi pertsona ezkututa aurkitu dituzte, jatorri asiarreko gizonezkoak guztiak, magrebtar jatorriko bat izan ezik.
Gasteizko ertzain-etxeko Herritarren Babeserako patruilak jarduketan hasi dira, eta pertsona guztiak ertzain-etxera eraman dituzte, behar bezala identifika ditzaten, bidaiari gehienek ez baitzuten dokumentaziorik. Polizia Nazionalaren Atzerritartasun Atalarekin ere kudeaketak egin dira.
Lehen ikerketen arabera, furgonetako bidaiariek diru kopuru bat ordaindu dute Frantziatik Espainiako hainbat lekutara joateko. Zenbait egiaztapen egin ondoren, ertzainek furgonetako gidaria atxilotu dute, jatorriz asiarra, pertsonen legez kanpoko trafikoaren ustezko delitu bat egotzita.
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du furgonetaren ondoan zegoen bigarren ibilgailua, gertakariekin zerikusia izan zezaketen beste pertsona batzuk zihoazena.
26_0234 Motorzale bat hil da AP-68 autobidean, Zuia parean, izandako zirkulazio-istripu batean Motorzale bat hil…
Ertzaintzak, Portugaleteko Udaltzaingoaren laguntzarekin, bi miaketa egin ditu bi establezimenduetan, 64 pertsona identifikatu ditu eta…
Ertzaintzak 72 urteko gidari bat atxilotu du, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita. Atxilotuak ausarkeriaz gidatu…
Ezbeharra arratsaldean gertatu da Arrasaten, GI-627 errepidean, bi autok talka eginda. Istripua izan duen ibilgailuetako…
Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Lasarten-Orian, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Atxilotuak…
Ertzaintzako agenteek hiru gizon atxilotu dituzte auto baten bidegabeko jabetzearen delitua leporatuta. Hiru gizonak alokairuko…