Categorías: albisteak-berriak

26_0236 Emakume bat atxilotu dute Donostian bikotekide ohiari labana batekin eraso egiteagatik

Ertzaintzak 31 urteko emakume bat atxilotu du goizaldean Gipuzkoako hiriburuan etxeko indarkeriaren esparruko lesio-delitu batengatik, bikotekide ohiari labana batekin eraso egin ondoren. Biktimari suturako puntu batzuk eman behar izan dizkiote ospitalean, eta urruntzeko agindu bat urratuz emakumearen etxean sartzeagatik atxilotu dute.

Erasoa gaur, astelehena, goizaldeko 05:30 aldera, gertatu da Donostiako Egia auzoko etxe batean.

Ordu horretan, herritarrak babesteko lanetan ari ziren Ertzaintzako patruila batzuk Donostiako auzo horretako eraikin batera hurbildu dira, abisu baten bidez jakitera eman baitute pertsona bati arma zuri batekin eraso egin diotela.

Bertaratu direnean, etxe barruan zegoen gizon batek laguntza eskatu die Ertzaintzako agenteei. Gizona odola dariola zegoen bizkarrean zuen ebaki batetik, eta agenteek identifikatu egin dute. Ertzainek ezkerreko eskuan odol-arrastoak zituen emakume bat ere identifikatu dute.

Gizonak zuen lesioa ikusita, Ertzaintzak osasun-baliabide bat bertaratzeko eskatu du biktima artatzeko. Osasun-langileek ospitalera eraman dute, bizkarrean zituen lesioek suturako puntuak behar baitzituzten.

Egindako lehenengo ikerketetan oinarrituta, jakin ahal izan dute gizona bikotekide ohiaren etxean sartu dela gauza batzuk hartzera, indarrean zuen urruntze-agindua urratu ondoren. Jarraian, biak, antza denez, eztabaidan hasi dira.

Liskarrean, emakumeak ustez labana batekin eraso egin dio, eta ustez erasoan erabili den arma zuri hori eraikin barruan aurkitu dute.

Emakumea, 31 urtekoa eta jatorriz latinoamerikarra, etxeko indarkeriaren esparruko lesio-delitu bat leporatuta atxilotu dute, eta beharrezko eginbideak amaitutakoan jarriko dute epailearen eskuetan.

Zauritua, 33 urtekoa eta espainiar nazionalitatekoa, lehenengo ospitalean artatu dute eta, ondoren, polizia-egoitzara eraman dute atxilotuta, epailearen agindua urratzea leporatuta.

Beharrezko polizia-eginbideak amaitzen dituztenean, biak agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0247 Gasteizen gazte bati labankadaz eraso egin dioten ustezko egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzak 19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu ditu gaur arratsaldean Murgian, Gasteizen 17…

1 hora hace

26_0246 Larrialdi Zerbitzuek merkantzia arriskutsua zeraman kamioi baten sutea itzali dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuen arteko koordinazioak eta su hartzen hasi den gai arriskutsuen kamioi baten gidariak…

10 horas hace

26_0245 Detenida por estafar 6000 euros mediante el método del “tocomocho” en Portugalete

Emakume bat atxilotu dute 78 urteko emakume bati "tokomotxoaren" iruzurraren bidez iruzur egiteagatik. Biktimari bide…

13 horas hace

26_0244 Dos detenidas por tráfico de drogas en Donostia San Sebastián

Ertzaintzak bi emakume atxilotu zituen atzo Gipuzkoako hiriburuan, euren artean droga-pase bat egiten ikusi ondoren.…

1 día hace

Donostia se mantiene entre las ciudades con la vivienda más inaccesible al absorber el 60% de los salarios

San Sebastián se ha situado en el epicentro de la crisis habitacional del país, posicionándose…

1 día hace

Bilbao BBK Live celebra dos décadas de música

En la presentación celebrada hoy se han dado a conocer nueve eventos especiales, cinco de…

1 día hace