Getxo izan da Basque Segurtasun Foroaren bilera berri baten egoitza; saioa Elkartegian egin da, eta Uribe Kostako Getxo, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz udalerrietako ordezkariak bildu ditu. Saioan zehar, parte-hartzaileek eskualdeko segurtasun-egoera modu bateratuan aztertu dute, hainbat dinamika parte-hartzaileren bidez, diagnostikoak, esperientziak eta proposamenak jasotzeko helburuarekin.
Topaketa elkarrizketarako eta trukerako gune izan da erakunde eta tokiko eragileen artean, eremuko segurtasuna indartzeko asmoz eta bertaratutakoen esperientziak zuzenean ezagutuz. Ildo horretan, segurtasunaren ikuspegi zabala landu da, esparru polizial hutsa gainditzen duena eta prebentzioa, larrialdiak, trafikoa edo ingurune naturala ere barne hartzen dituena. Landutako gaien artean, honako hauek nabarmendu dira: larrialdien kudeaketa, ziberdelinkuentzia, emakumeen aurkako indarkeria, bide-segurtasuna, drogen kontsumoa eta klima-aldaketak ingurumenean duen eragina.
Bileran Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta parte hartzen duten udalen ordezkariek parte hartu dute, baita Ertzaintzako eta udaltzaingoetako kideek eta eskualdeko gizarte-, hezkuntza- eta enpresa-eremuko eragileek ere; horrek guztiak azterketa ikuspegi anitzetatik aberastea ahalbidetu du.
Parte-hartze prozesua Euskadi osoan
Gaurkoa Basque Segurtasun Foroaren hogeita batgarren bilera izan da, aurretik Urola Erdian, Gasteizen, Ibaizabalen, Bidasoan, Mungialdean, Goierrin, Debagoienan, Meatzaldean, Arabako Errioxan eta Arabako Mendialdean, Oarsoaldean, Bilbon, Aiaraldean, Urola Kostan, Lea-Artibain, Ezkerraldean, Debabarrenean, Enkarterrin, Araban eta Gipuzkoan egindako saioen ondoren.
Basque Segurtasun Foroa parte-hartze prozesu bat da, segurtasunari buruzko diagnostiko partekatu bat ikuspegi integral batetik eraikitzeko. Prozesu horretan, hainbat erakundek, entitatek eta eragilek topagune bat izango dute kezkatzen dituen segurtasunarekin lotutako gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak
Bihar, martxoaren 27an, foroaren bilera berezi bat egingo da, Erandion; bertan, Euskadiko Azpiegitura Sentikorren Planeko enpresak bilduko dira.
Basque Segurtasun Foroaren hurrengo bilera, apirilaren 16an egingo da, Zumarragan.
Ertzaintzak 19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu ditu gaur arratsaldean Murgian, Gasteizen 17…
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuen arteko koordinazioak eta su hartzen hasi den gai arriskutsuen kamioi baten gidariak…
Emakume bat atxilotu dute 78 urteko emakume bati "tokomotxoaren" iruzurraren bidez iruzur egiteagatik. Biktimari bide…
Ertzaintzak bi emakume atxilotu zituen atzo Gipuzkoako hiriburuan, euren artean droga-pase bat egiten ikusi ondoren.…
San Sebastián se ha situado en el epicentro de la crisis habitacional del país, posicionándose…
En la presentación celebrada hoy se han dado a conocer nueve eventos especiales, cinco de…