Categorías: albisteak-berriak

Lurralde arteko Kontseiluak onartu egin du medikuen greba konpontzen lagunduko duen bitartekari independentea izendatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako proposamena

  • Alberto Martínez Osasuneko sailburuak arduraz jokatzeko eta konfiantzazko mezua zabaldu du: “Alde guztiei borondate ona izateko eskatzen diegu, gatazka desblokeatu dadin. Aukera bat da elkarrizketari berriro ekiteko eta, batez ere, pazienteen egoeran pentsatzeko”

Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak, Madrilen egin den Lurralde arteko Osasun Kontseiluaren amaieran, aitortu du aurrerapausoa dela bitartekari independente bat izendatzeko akordioa lortzea, Osasun Ministerioaren Estatutu Markoaren proposamenari buruzko desadostasunen inguruan medikuen kolektiboaren grebak eragindako gatazka konpontzen laguntzeko.

Martínezek azaldu duenez, proposamen hori Eusko Jaurlaritzak, Gaztela-Mantxak eta Kanariek bultzatu zuten elkarrekin, eta azkenean autonomia-erkidego guztiek eta Osasun Ministerioak onartu dute. “Lurralde Arteko Kontseilua amaitu berri dugu eta, elkarrekin adostuta, bitartekari bat izendatzea erabaki dugu, egoera bideratzen laguntzeko eta Ministerioaren eta Greba Batzordearen arteko elkarrizketa errazteko”, adierazi du.

Bitartekariak bi aldeek onartutako pertsona edo erakunde bat izan beharko duela zehaztu du sailburuak. “Ministerioak bitartekari bat izendatuko du eta Greba Batzordeak beste bat proposatu ahal izango du, baina garrantzitsuena adostasuna eta elkar ulertzeko borondatea edukitzea da”, azpimarratu du.

Bileran, oso positibotzat jo da Pazienteen Erakundeen Plataformak bitartekaritza-lan hori egitea. “Eusko Jaurlaritza Plataformarekin egon zen harremanetan eta parte hartzeko interesa adierazi zuen, eurek adierazi zutelako laguntzeko prest zeudela. Ministerioak ere ondo ikusi du aukera hori, eta orain Greba Batzordeak oniritzia ematea falta da”, azaldu du Martínezek.

Arduraz jokatzeko eta konfiantzazko mezua zabaldu du sailburuak: “Alde guztiei borondate ona eskatzen diegu, bitartekariak bere lana hasi ahala gatazka desblokeatu dadin. Aukera bat da elkarrizketari berriro ekiteko eta, batez ere, pazienteen egoeran pentsatzeko”

Baikor, zuhur edo ezkor ikusten den galdetuta, Martínezek nahiago izan du zuhurtziari eutsi: “Zuhurra izatea gustatzen zait, karga emozional handia baitago gatazka honetan guztian. Baina uste dugu Pazienteen Plataforma bitartekari gisa sartzea urrats sinbolikoa eta garrantzitsua izan daitekeela. Haiek dira greba honen ondorioak gehien pairatzen ari direnen ordezkariak, eta haien parte-hartzeak oreka eta sen ona ekar diezaioke prozesuari”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0247 Gasteizen gazte bati labankadaz eraso egin dioten ustezko egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzak 19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu ditu gaur arratsaldean Murgian, Gasteizen 17…

8 minutos hace

26_0246 Larrialdi Zerbitzuek merkantzia arriskutsua zeraman kamioi baten sutea itzali dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuen arteko koordinazioak eta su hartzen hasi den gai arriskutsuen kamioi baten gidariak…

9 horas hace

26_0245 Detenida por estafar 6000 euros mediante el método del “tocomocho” en Portugalete

Emakume bat atxilotu dute 78 urteko emakume bati "tokomotxoaren" iruzurraren bidez iruzur egiteagatik. Biktimari bide…

12 horas hace

26_0244 Dos detenidas por tráfico de drogas en Donostia San Sebastián

Ertzaintzak bi emakume atxilotu zituen atzo Gipuzkoako hiriburuan, euren artean droga-pase bat egiten ikusi ondoren.…

1 día hace

Donostia se mantiene entre las ciudades con la vivienda más inaccesible al absorber el 60% de los salarios

San Sebastián se ha situado en el epicentro de la crisis habitacional del país, posicionándose…

1 día hace

Bilbao BBK Live celebra dos décadas de música

En la presentación celebrada hoy se han dado a conocer nueve eventos especiales, cinco de…

1 día hace