26_0241 Ertzaintza Bilbon gizon bati arma zuri batekin egindako erasoa ikertzen ari da
Ertzaintza Bilbon gizon bati arma zuri batekin egindako erasoa ikertzen ari da
Servicio de prensa
2026-03-31
Ertzaintzak ikerketa hasi du atzo, astelehena, gauean, Bilboko San Frantzisko auzoan gizon bati arma zuri batekin egindako erasoa argitzeko.
Biktima, jasandako lesioengatik, Gurutzetako ospitalera eraman zuten eta ebakuntza egin zioten, eta bere egoera egonkorra da.
Erasoa atzo, astelehena, gaueko 21:30ak aldera, gertatu zen Bizkaiko hiriburuan.
Ordu horretan, herritarrak babesteko lanetan ari ziren Bilboko Ertzain-etxeko hainbat baliabideri San Frantzisko auzoko atari batera joateko eskatu zieten, pertsona bati arma zuri batekin eraso egin ziotela esanez.
Bertaratu ziren ertzainek egiaztatu zuten gizonari arma zuri batekin eraso egin ziotela eta hainbat zauri eta ebaki zituela gorputzeko atal desberdinetan.
Biktima, 34 urtekoa eta jatorriz Saharaz Hegoaldekoa, bertaratu ziren osasun-zerbitzuek artatu zuten eta, jarraian, ospitalera eraman zuten lesio larriak zituenez.
Bilboko Ertzain-etxeak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko eta erasoaren egilea atxilotzeko.
