Categorías: albisteak-berriak

Gobernu Kontseiluak 37 milioi euro banatzeko agindua onartu du, Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak finantzatzeko

Neurri honen bidez, kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei eta familiei laguntzeko 2026rako aurreikusitako kredituaren zatirik handiena udalei transferitu ahal izango zaie

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) finantzatzeko udalei transferituko zaizkien zenbatekoak zehazten dituen Aginduaren edukia, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen Erregelamendua onartzen duen otsailaren 24ko 21/2026 Dekretuaren 36.1 artikulua betetzeko.

7/2025 Legeak, abenduaren 23koak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, 41,5 milioi euroko ordainketa-kreditua kontsignatzen du laguntza horietarako. Kopuru horretatik, gaur onartutako Aginduak 37 milioi euro banatuko ditu, ekitaldi honetarako aurreikusitako kredituaren % 89,16. Gainerako % 10,84, hau da, 4,5 milioi euro, bigarren agindu baten bidez banatuko da.

Baimendu beharreko gastuaren zenbatekoa 5 milioi eurotik gorakoa denez, beharrezkoa zen Gobernu Kontseiluaren baimena, gaurko saioan egin dena.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak gizarte-bazterkeria prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei, arruntei edo ezohikoei, aurre egiteko baliabide nahikoak ez dituzten bizikidetza-unitateetako pertsonei zuzendutako prestazio ekonomikoak dira, aldian-aldian ematen ez direnak. Laguntza horien bidez bete daitezkeen kontzeptuen artean daude, besteak beste, alokairua, energia-hornidurak, lehen mailako beharrak, zorpetzea, altzariak, etxetresna elektrikoak edo konponketa eta instalazio jakin batzuk.

GLLen Erregelamenduak programari esleitutako urteko baliabideak banatzeko eta udalei transferitzeko prozedura ezartzen du. Hala, behin udalerri bakoitzari dagokion aurrekontu-muga finkatuta, esleitutako zenbatekoa udal bakoitzari transferituko zaio, eta transferentziak hiru hilean behin egingo dira. Aurrekontu-ekitaldia ixtean, gainera, ordainketak behin betiko erregularizatuko dira, toki-erakundeek eman eta justifikatutako laguntzen arabera.

Erabaki honekin, Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten du joan den otsailaren 24an onartutako esparru arautzaile berriaren aplikazioan. Esparru honek 2011ko araudia Euskadiko egungo errealitate sozial eta ekonomikora egokitzen du, eta egoera bereziki ahuletan erakundeek erantzuteko duten gaitasuna indartzen du. Dekretu honetan sartutako berritasunen artean, finantzaketa-sistemaren aldaketa dago. Honi esker, urte hasierara aurreratu daiteke udalek laguntzak azkarrago izapidetu eta eman ahal izateko aurreikusitako zuzkiduraren zatirik handiena.

Jarduera XIII. Legegintzaldiko Gobernu Programaren “Pertsonak erdigunean” I. Ardatzean kokatzen da, Gizarte Politiken arloan, eta zaurgarritasun eta babesgabetasun bereziko egoerei erantzuteko konpromisoari erantzuten dio, gizarteratzea eta pobrezia mota desberdinen prebentzioa indartuz, pobrezia energetikoa barne. Jarduera-ildo honek, gainera, Garapen Jasangarrirako lau Helburutan du eragina: 1. GJH Pobreziaren amaiera, 3. GJH Osasuna eta Ongizatea, 10. GJH Desberdintasunen murrizketa eta 11. GJH Hiri eta komunitate iraunkorrak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0247 Gasteizen gazte bati labankadaz eraso egin dioten ustezko egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzak 19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu ditu gaur arratsaldean Murgian, Gasteizen 17…

10 minutos hace

26_0246 Larrialdi Zerbitzuek merkantzia arriskutsua zeraman kamioi baten sutea itzali dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuen arteko koordinazioak eta su hartzen hasi den gai arriskutsuen kamioi baten gidariak…

9 horas hace

26_0245 Detenida por estafar 6000 euros mediante el método del “tocomocho” en Portugalete

Emakume bat atxilotu dute 78 urteko emakume bati "tokomotxoaren" iruzurraren bidez iruzur egiteagatik. Biktimari bide…

12 horas hace

26_0244 Dos detenidas por tráfico de drogas en Donostia San Sebastián

Ertzaintzak bi emakume atxilotu zituen atzo Gipuzkoako hiriburuan, euren artean droga-pase bat egiten ikusi ondoren.…

1 día hace

Donostia se mantiene entre las ciudades con la vivienda más inaccesible al absorber el 60% de los salarios

San Sebastián se ha situado en el epicentro de la crisis habitacional del país, posicionándose…

1 día hace

Bilbao BBK Live celebra dos décadas de música

En la presentación celebrada hoy se han dado a conocer nueve eventos especiales, cinco de…

1 día hace