Zaintza lanetan euskara erabiltzea errazteko poltsikorako tresna praktikoa
Donostiako Udalak Euskara Zerbitzuaren bidez, Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren laguntzarekin, zaintzako langileei zuzendutako euskara-gaztelania hiztegia argitaratu du. Argitalpen honen helburua da mendetasun egoeran dauden pertsonen zaintzan ari diren langileei euskara hurbiltzea eta eguneroko komunikazioan laguntza praktikoa eskaintzea.
Izan ere, euskarak gertutasuna eta konfiantza transmititzen die euskaldunei. Zaintza jasotzen duten pertsona askorentzat euskara da ohiko hizkuntza, eta erosoago egiten zaie hizkuntza horretan adieraztea beren nahiak eta beharrak. Horrek, zaindutako pertsonen ongizatean eragiten du zuzenean, eta zaintzaileen eta zainduen arteko harremanak sendotzen laguntzen du.
Egunerokoan erabiltzen diren hitz eta esamolde oinarrizkoenak jasotzen ditu hiztegiak, zaintzako testuingurura egokituta. Helburua da euskara erabiltzen hasteko tresna erraza eskaintzea. Formatuari dagokionez, poltsikorako hiztegi txikia da, praktikoa eta une oro eskura izateko modukoa.
Argitalpena 14 ataletan banatuta dago:
Guztira 4.000 ale argitaratu dira. Donostian zaintzan jarduten duten enpresetako langileen artean banatu dira lehen aleak. Horrez gain, datozen egunetan udal erakunde eta hainbat elkartetan zabalduko da, besteak beste, Emakumeen Etxean, Gizarte Zerbitzuguneetan, enplegu zentroan, Udalinfo zerbitzuan, Euskaltegietan, Lanbiden, SOS Arrazakerian eta Caritasen.
Hiztegia eskuragarri egongo da nahi duen herritar ororentzat Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan (Konstituzio plaza 2 behea). Era berean, www.donostiaeuskaraz.eus webgunean PDF formatuan deskargatzeko moduan izango da.
Baliabide honekin, Donostiako Udalak euskara sustatzen jarraitu nahi du zaintza alorrean, hizkuntzaren bidez, pertsonen arteko harremanak hobetuz eta arreta hurbilagoa eskainiz.
Ertzaintzak 19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu ditu gaur arratsaldean Murgian, Gasteizen 17…
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuen arteko koordinazioak eta su hartzen hasi den gai arriskutsuen kamioi baten gidariak…
Emakume bat atxilotu dute 78 urteko emakume bati "tokomotxoaren" iruzurraren bidez iruzur egiteagatik. Biktimari bide…
Ertzaintzak bi emakume atxilotu zituen atzo Gipuzkoako hiriburuan, euren artean droga-pase bat egiten ikusi ondoren.…
San Sebastián se ha situado en el epicentro de la crisis habitacional del país, posicionándose…
En la presentación celebrada hoy se han dado a conocer nueve eventos especiales, cinco de…