Categorías: albisteak-berriak

26_0243 Bilbon bost gazte atxilotu dituzte hainbat ibilgailutatik erregaia lapurtzeagatik

Ertzaintzak bost gazte, horietako lau adingabeak, atxilotu zituen atzo gauean Bizkaiko hiriburuan, Abusu auzoko aparkaleku batean aparkatuta zeuden ibilgailuetatik erregaia lapurtzea leporatuta.

Lapurreta atzo, asteartea, gaueko hamar eta erdiak aldera, gertatu zen Bilboko Abusu auzoko Montefuerteko aparkalekuan. Herritarren laguntzari esker, Ertzaintzak jakin zuen hainbat gazte erregaia lapurtzen ari zirela aparkalekuan aparkatuta zeuden ibilgailu batzuetatik. Bertaratu ziren agenteek ibilgailu baten ondoan aurkitu zituzten susmagarriak. Ibilgailuaren maletategian bi bidoi eta tutu malguak zeuden, erregai-usain handia zutenak.

Era berean, ibilgailu barruan aire konprimatuko bi arma zeuden eta hirugarren arma bat kamioi baten azpian ezkutatuta aurkitu zuten. Ingurua miatu zutenean, egiaztatu zuten zortzi ibilgailutako erregai-deposituetako tapak kalteak zituztela, eta, gainera, horietako batzuek erregai-arrastoa zutela.  

Susmagarriei egindako prebentziozko miaketan, horietako bati erabilera anitzeko labana bat aurkitu zioten. Labanak punta zertxobait okertuta zuen, eta deposituen tapa irekitzea errazteko erabili ahal izan zuten.

Bost gazteetako lau adingabeak dira, 16 eta 17 urtekoak, eta bosgarrena 24 urteko gaztea da. Guztiak espainiar nazionalitatekoak dira, eta gauzetan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zituzten.

Beharrezko eginbideak amaitu ondoren, bostak deitu dituzte Adingabeen Fiskaltzak eta agintari judizial eskudunaren aurrean agertzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0244 Dos detenidas por tráfico de drogas en Donostia San Sebastián

Ertzaintzak bi emakume atxilotu zituen atzo Gipuzkoako hiriburuan, euren artean droga-pase bat egiten ikusi ondoren.…

19 horas hace

Donostia se mantiene entre las ciudades con la vivienda más inaccesible al absorber el 60% de los salarios

San Sebastián se ha situado en el epicentro de la crisis habitacional del país, posicionándose…

19 horas hace

Bilbao BBK Live celebra dos décadas de música

En la presentación celebrada hoy se han dado a conocer nueve eventos especiales, cinco de…

19 horas hace

26_0242 Bi atxilotu Bilboko taberna batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu gaur goizaldean Bizkaiko hiriburuan, ostalaritza-establezimendu batean leiho…

22 horas hace

Telefonia, merkataritza eta energia dira kontsumitzaileen kexen ia erdiak

Donostiako Udalaren Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) 608 erreklamazio izapidetu zituen 2025ean Donostiako Udalaren Kontsumitzaileen…

1 día hace

26_0240 Erandion gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik

Ertzaintzak 54 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta. Substantziak…

2 días hace