26_0254 Gizon bat atxilotu dute Donostian droga-trafikoagatik


26_0254 Gizon bat atxilotu dute Donostian droga-trafikoagatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian droga-trafikoagatik

Servicio de prensa

2026-04-05

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo gauean Gipuzkoako hiriburuan droga-trafikoko delitu bat egotzita, 180 gramo haxix baino gehiago atzeman zizkiotelako.


Atzo, larunbata, gaueko hamaikak jota zirela, Ertzaintzari Donostiako autobus-geltoki batera joateko eskatu zioten, autobus batean zihoazen hainbat bidaiariren artean eztabaida bat gertatzen ari zelako. Antza denez, haietako batzuk bertara igoko ziren, iristeko ordena errespetatu gabe eta dagokion txartela ordaindu gabe.

Ertzainak berehala bertaratu ziren, eta ibilgailutik jaisteko esan zieten pertsonei. Ekintza horietan, bidaiari horietako baten motxilatik zetorren usain handia sumatu zuten. Hori dela eta, miatzeari ekin zioten eta 184 gramoko haxix tableta bat aurkitu zuten.

28 urteko gizon magrebtar hori atxilotu egin zuten droga-trafikoko delitu bat egotzita, eta ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko izapideak egiteko. Amaitutakoan, epailearen esku utziko dute.