2025eko maiatzaren 21ean, UEFA Europa Leagueko finala ospatu zen San Mames futbol zelaian, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak bultzatuta. Bilbao Ekintzak, erakunde instrumental gisa, bere gain hartu zuen UEFArekin eta Espainiako Futbol Federazioarekin zuen kontratu-harremana, bai eta hartutako konpromisoak behar bezala betetzeko eta UEFAren eskariak betetzeko behar diren zerbitzu eta hornidura guztiak kontratatzea ere. UEFAk eskatutako segurtasun-baldintzen barruan, Bilbao Ekintzak 39 Pitagone F18 blokeo-hesi (blocking points) eskuratu zituen. Hesi horiek ibilgailuen aurkako barrerak dira, eta oinezkoentzako guneak babesteko balio dute.
Segurtasun Sailak interesa agertu du blokeo-hesi horietan, egiten diren ekitaldiek eragindako leku publikoen segurtasuna bermatzeko eta, horrela, oinezkoentzako espazioen babesa hobetzeko.
Horrela, Bilbao Ekintzak doan lagako dio material hori Ertzaintzari, agindutako segurtasun publikoaren eraginkortasuna hobetzeko, elementu horiek erabiltzea beharrezkotzat jotzen den ekitaldietan.
Halaber, Bilbao Ekintzak Ertzaintzak polizia-eginkizuna garatzeko eska dezakeen laguntza teknikoa emango du, hesiak ahalik eta ondoen erabiltzeko.
Doako hitzarmen honek lau urteko indarraldia izango du, sinatzen den egunetik hasita.
La Guardia Civil ha asestado un importante golpe al tráfico de estupefacientes tras desmantelar una…
Un hombre de 28 años y origen magrebí fue arrestado el pasado sábado por la…
El Athletic Club continúa expandiendo su metodología de formación y ha anunciado una nueva jornada…
El panorama gastronómico de Beasain se refuerza con la llegada de la hamburguesería Aldapa, que…
El mercado laboral vasco ha cerrado el mes de marzo consolidando su tendencia de estabilidad…
Hoy martes, 7 de abril, se abre oficialmente el plazo para que los contribuyentes guipuzcoanos…