- Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean egingo da Bilbo eta Bergara artean
- Ertzaintza eta udaltzaingoak arduratuko dira txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz
Itzulia Basque Country 2026 lasterketaren 65. edizioa Bilbotik abiatuko da apirilaren 6an, astelehena, eta Begaran amaituko da hilaren 11n, larunbata. Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa, eta Ertzaintzako 300 agente baino gehiagok (Trafiko Unitateko, Brigada Mugikorreko, Zaintza eta Erreskateko eta Ertzain-etxeetako agenteek) parte hartuko dute, eragindako herrietako udaltzaingoekin batera.
Itzulia Basque Country 2026 lasterketari buruzko informazio guztia web-orri, aplikazio eta X sareko kontu ofizialen bidez hedatzen da. Gainera, herritarrek Eusko Jaurlaritzaren 011 telefono-zenbakia, 24 orduetan aktibo dagoena, erabil dezakete trafikoari buruzko informazioa jasotzeko, bai eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunea edota @TrafikoaEJGV X sare sozialeko kontua ere. Era berean, Euskadiko errepide-sarean kokatuta dauden mezu aldakorreko panelen bidez emango da trafikoko eraginen eta murrizketen berri.
TRAFIKOAN ERAGINAK
ASTELEHENA, APIRILAK 6: 1. ETAPA – BILBO – BILBO (13,9 km)
Erlojuaren kontrako etapa, Bilbon jokatuko da 14:30ean hasi eta 17:40an amaitu. Etapa hau, Aste Santuko Itzulera Operazioaren erdian burutuko da eta eragin handia izango du ibilgailuen eta oinezkoen mugikortasunean eta aparkalekuetan. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalaren informazio ofiziala kontsultatzea gomendatzen da, joan-etorriak planifikatzeko.
- Bilbo inguruan aurreikusitako eraginak:
| ERREPIDEA | KOKAPENA | NORANZKOA | MOZKETA ORDUA | AMAIERA ORDUA |
| BI-604 | 6 KP – Ibilbide alternatibo gisa Bilborako beste sarrera batzuk erabili ahal izango dira | Bilbo | 12:45 | 18:00 |
| BI-604 | 5 KP | Enekuri-Artxanda | 12:45 | 18:00 |
| BI-631 | 6.5 KP | Enekuri-Artxanda | 12:45 | 18:00 |
| BI-3732 | 4 KP | Enekuri-Artxanda | 12:45 | 18:00 |
ASTEARTEA, APIRILAK 7: 2. ETAPA – IRUÑEA – MENDUKILlO
Etapa hau Nafarroako Foru Komunitatetik igaroko da.
ASTEAZKENA, APIRILAK 8: 3. ETAPA – BASAURI – BASAURI (152,8 km)
Etapa 13:31ean hasi eta 17:30ean amaituko da, biak Basaurin.
- Aurreikusitako eraginak:
| ERREPIDEA | KOKAPENA | NORANZKOA | MOZKETA ORDUA | AMAIERA ORDUA |
| A-8 | 110 irteera – Lasterketa bi aldiz igarotzen da puntu honetatik | Kantabria | 12:30 | 14:15 |
| 16:00 | 18:15 | |||
| A-8 | 111 irteera – Lasterketa bi aldiz igarotzen da puntu honetatik | Donostia | 12:30 | 14:15 |
| 16:00 | 18:15 | |||
| A-8 R-7 | 111 irteera, Basauri | Donostia | 12:30 | 14:15 |
| A-8 R-7 | 111 irteera, Basauri | Kantabria | 12:30 | 14:15 |
| Ap-68 | 1 irteera | Biak | 12:30 | 14:15 |
| 16:00 | 18:00 | |||
| Ap-68 | 2 irteera | Vitoria-Gasteiz | 12:30 | 14:15 |
| Ap-68 | 4 irteera | Bilbo | 15:30 | 17:00 |
| Ap-68 | 5 irteera, Altubeko bidesaria | Biak | 14:30 | 17:00 |
| BI-636 | 16 irteera | Balmaseda | 13:30 | 15:00 |
| BI-636 | 23tik 32ra bitarteko KP | Biak | 13:30 | 15:30 |
OSTEGUNA, APIRILAK 9: 4. ETAPA – GALDAKAO – GALDAKAO (167,2 km)
Etapa 13:13an hasi eta 17:30ean amaituko da, biak Galdakaon.
- Aurreikusitako eraginak:
| ERREPIDEA | KOKAPENA | NORANZKOA | MOZKETA ORDUA | AMAIERA ORDUA |
| BI-30 | 27 irteera | Biak | 12:30 | 17:30 |
| BI-30 | 25 irteera | Biak | 15:15 | 18:00 |
| BI-20 | 10 irteera | Biak | 15:00 | 18:00 |
| N-634 | 98tik 108ra bitarteko KP | Biak | 12:30 | 18:00 |
| BI-631 | 6.5 KP | Biak | 14:30 | 18:00 |
| BI-635 | 33tik 38ra bitarteko KP | Biak | 13:00 | 15:00 |
OSTIRALA, APIRILAK 10: 5. ETAPA – EIBAR – EIBAR (176,2 km)
Etapa 13:05ean hasi eta 17:30ean amaituko da, biak Eibarren.
- Aurreikusitako eraginak:
| ERREPIDEA | KOKAPENA | NORANZKOA | MOZKETA ORDUA | AMAIERA ORDUA |
| Ap-8 | 48 irteera | Biak | 14:00 | 15:30 |
| Ap-8 | 54 irteera | Biak | 14:15 | 16:00 |
| Ap-8 | 64 irteera | Biak | 12:30 | 16:00 |
| Ap-8 | 71 irteera | Biak | 14:30 | 18:30 |
| Ap-8 | 77 irteera | Biak | 16:00 | 17:30 |
LARUNBATA, APIRILAK 11: 6. ETAPA – GOIZPER-ANTZUOLA – BERGARA (135,4 km)
Etapa 14:06an hasiko da Antzuolan eta 17:30ean amaitu Bergaran.
- Aurreikusitako eraginak:
| ERREPIDEA | KOKAPENA | NORANZKOA | MOZKETA ORDUA | AMAIERA ORDUA |
| Ap-1 | 130 irteera | Biak | 14:00 | 15:30 |
| Ap-1 | 138 irteera | Vitoria-Gasteiz | 14:00 | 18:00 |
| Ap-8 | 64 irteera | Biak | 15:00 | 17:30 |
| Ap-636 | 19 irteera | Biak | 13:00 | 15:00 |