Segurtasun Sailak gaitzetsi egin ditu Amurrioko futbol-zelaian Ertzaintzaren aurka eta ertzain bat seinalatuz agertutako pintadak. Horrelako ekintzek zuzenean erasotzen diete bizikidetzaren eta demokraziaren balioei. Ez da agente hori seinalatzen den lehen aldia, Euskadin igarotako garaiak gogora ekartzen dituen ekintza bat da. Hala, Segurtasun Sailak elkartasuna eta babesa berresten dio ertzain horri, gainerako agenteek bezala egunero lan egiten baitute totalitarismoek lekurik ez duten Euskadi seguruago batean bizi ahal izateko.
Segurtasun Sailak Amurrion Ertzaintzaren aurka agertutako pintadak gaitzesten ditu