26_0265 Arma zuriz egindako eraso baten egilea atxilotu dute Irunen

Irungo Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin elkarlanean, 24 urteko gizon bat atxilotu du, beste gizon bat kalean labanaz zauritzeagatik

Atzo, asteazkena, arratsaldeko seiak hogei gutxi inguru, Irungo Colon pasealekuan zegoen Udaltzaingoaren patruila bati ohartarazi zioten bi gizon borrokan ari zirela hurbil dagoen ostalaritza-establezimendu baten parean.

Agenteak bertaratu, eta ikusi zuten istiluan inplikatutako gizonetako batek zenbait labankada ematen zizkiola zangoan beste gizonari. Berehala, udaltzainek esku hartu, eta bi gizonak banandu ahal izan zituzten. Ondoren, errefortzuak eskatu zituzten, baita zauritua artatzeko osasun-langileak bertaratzea ere.

Berehala, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren zenbait dotazio eta anbulantzia bat iritsi ziren. Anbulantziak Donostia Ospitalera eraman behar izan zuen biktima —26 urtekoa eta Espainiako nazionalitatekoa—, eta ospitaleratuta geratu da.

Udaltzainek erasotzailea atxilotu zuten, arma zuriz egindako lesio larriak egotzita, eta Ertzaintzak bere gain hartu zituen ikerketen instrukzioa eta polizia-atestatuaren eginbideak.

Atxilotuak —24 urtekoa eta Espainiako nazionalitatekoa— polizia-aurrekariak ditu, eta epailearen aurrera eramango dute bidezko polizia-eginbideak amaitutakoan.