25_0274 Ertzaintza arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Bilbon


25_0274 Ertzaintza arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Bilbon

Ertzaintza arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Bilbon

Servicio de prensa

2026-04-11

Ertzaintzak ikerketa bat ireki du gaur arratsaldean Bilbon arma zuriz egindako eraso baten harira, eta, horren ondorioz, gizon bat zauritu da, eta Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute.


Gaur, larunbata, arratsaldeko hirurak aldera, Ertzaintzak Bilbo Zaharrean zauritutako gizon baten berri izan du. Biktima, 33 urtekoa eta espainiar nazionalitatekoa, arma zuriz zaurituta zegoen, eta, izandako lesioen ondorioz, Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute.

Berehala, ikerketa bat jarri dute abian, istilua zer egoeratan jazo den zehazteko eta erasoaren egilea nor izan den jakiteko