Adinekoen bide-ezbeharrak prebenitzeko “100 aldiz begiratu” ekimena izango da Hondarribian, apirilaren 21ean

Adinekoen bide-ezbeharrak prebenitzeko “100 aldiz begiratu” ekimena izango da Hondarribian, apirilaren 21ean

Datorren apirilaren 21ean, asteartea, Hondarribiak adineko pertsonen bide-segurtasuna ardatz duen “Arriskua gutxien espero duzunean dago. 100 aldiz begiratu” sentsibilizazio-jardunaldia hartuko du. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak sustatutako ekimen honen helburua bide-ezbeharrak prebenitzea eta segurtasun-ohiturak indartzea da.

Ekimen hau bereziki 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, kolektibo horrek trafikoan duen zaurgarritasunari erantzuteko. Izan ere, datuen arabera, Euskadin 65 urte edo gehiagoko pertsonak biktimak dituzten 10 trafiko-istriputatik gutxi gorabehera 3tan inplikatuta daude. Gainera, 2025ean hildako oinezkoen %80k adin-tarte horretakoak ziren.

Testuinguru horretan, Josu Peña Gizarte Kohesioko zinegotziak azpimarratu duenez, “funtsezkoa da adineko pertsonek beren eguneroko joan-etorrietan segurtasunez jarduteko tresnak eta informazioa izatea. Ekimen honen bidez, arreta handitzearen garrantziaz jabetzea eta ohitura seguruak barneratzea bilatzen da”.

Egitaraua

Egun osoan zehar hainbat jarduera izango dira informazioa eskaintzeko, eguneroko ohiturak berrikusteko eta modu didaktiko eta atseginean ikasteko.

  • 11:00–14:00 eta 16:30–19:30: Kale-jarduerak, San Pedro kaleko 37.zenbakiaren parean. Informazio-guneak eta dinamika parte-hartzaileak izango dira, arrisku-egoerak identifikatzen eta prebentzio-neurriak ezagutzen laguntzeko.
  • 17:00: Bide-segurtasun jolasak, Kasino Zaharrean.
  • 18:30: Sergio Arrospideren umorezko bakarrizketa, Kasino Zaharrean.

Bide-segurtasun jolasetan eta umorezko bakarrizketan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da www.hondarribia.eus/eu/gizartezerbitzuak/100-aldiz-begiratu estekan edo Kasino Zaharreko tabernan.