Categorías: albisteak-berriak

Lan Ikuskaritzak ez-betetzeak antzeman ditu langileen ordezkarien eskubideak babesteko jarduketen % 42an

  • Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak ohartarazi du egiturazko krisi orokor bat dagoela desberdintasun ekonomikoari, lan prekarietateari eta kalitate demokratikoaren galerari dagokionez, hazkunde ekonomikoa gorabehera, eta defendatu du enpresa demokratizatzea, eredu justuago, erresilienteago eta iraunkorrago baterako giltzarri gisa

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzak langileen ez-betetzeak antzeman zituen 2025ean ordezkarien eskubideak babesteko jarduketen % 42an. Iaz, 234 jarduketa egin ziren guztira, hamahiru arau-hauste detektatu ziren, eta 85 kasutan errekerimenduak egin ziren, irregulartasunen bat antzeman zelako. Ikuskaritzak hautematen duen ez-betetzeen tasa orokorra (% 10) baino askoz handiagoa da ehuneko hori.

Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak eman ditu datu horiek astelehen honetan, EHUk antolatutako “Langileen partehartzea enpresan” jardunaldiaren inaugurazioan. Sailburuordeak ohartarazi du datu horiek agerian uzten dutela informazio eta kontsulta eskubideak, lan arloko partehartzearen oinarrizko zutabeak, oraindik ere “euskal enpresek gehien urratzen dituzten betebeharretako bat” direla, eta azpimarratu du, praktikan, eskubide horiek izaera ez-loteslea izaten dutela, eta horrek mugatu egiten duela benetako eragina erabaki estrategikoak hartzerakoan.

Egindako hitzartzean, Pérez Barredok gogorarazi du langileek enpresan duten partehartzeak “oinarri konstituzional argia” duela, Espainiako Konstituzioaren 129.2 artikuluan jasoa, baina adierazi du haren arau garapena “mugatua eta asmo gutxikoa” izan dela, Europako erdialdeko eta iparraldeko herrialdeetako ereduekin alderatuz gero. Ildo horretan, nabarmendu du Alemanian, Frantzian edo Eskandinaviako herrialdeetan ez bezala, Espainian ez dagoela merkataritza sozietateetako administrazio kontseiluetan langileen ordezkarien presentziaren onarpen orokorrik.

Sailburuordeak adierazi duenez, “BPGren hazkunde garrantzitsua, enpleguaren hobekuntza eta Gizarte Segurantzako afiliazio maila handiak” gorabehera, gizarteak irismen globaleko “polikrisi estrukturalari” aurre egin behar dio, “desberdintasun ekonomikoaren gorakadak, lan prekarietateak, krisi klimatikoak, enpresen kontzentrazioak eta ekonomia eta lurralde subiranotasunaren ahultzeak” markatuta.

Enpresa demokratizatzea

Testuinguru horretan, Pérez Barredok defendatu du enpresa demokratizatzea “ez dela soilik eskakizun konstituzionala, baizik eta eredu ekonomiko bidezkoago, produktiboago, erresilienteago eta iraunkorrago baterantz aurrera egiteko beharrezko baldintza”. Eta adierazi du enpresen kudeaketan, emaitzetan eta kapitalean lan egiten dutenen ahotsa eta benetako partehartzea zabaltzeak “Espainian eta Europan gizarte kohesioa, kalitate demokratikoa eta trantsizio ekologikoa indartzeko funtsezko aurre banaketako estrategia gisa” joka dezakeela.

Era berean, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak azaldu du beharrezkoa dela EAEko produkzio sarearen errealitatera egokitutako estrategia bat bultzatzea, ETEen pisua eta partaidetza kultura eskasa ezaugarri dituena: “Ez da nahikoa atzerriko ereduak kopiatzea, ikuspegi mailakatua eta egokitua behar da”.

Horregatik, apustu egin du partehartzen duen gizartearen figura arau bidez garatzearen, pizgarri publikoak sartzearen eta zerga politika “ausarta” aplikatzearen alde. “Partehartzean aurrera egiteak —pixkanaka, ebaluatuta eta egokituta egiten bada— motibazioa, konfiantza eta lehiakortasuna hobetu ditzake, baina borondate politikoa, pizgarri argiak eta aldaketa kultural sakona eskatzen ditu enpresan”, gaineratu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0287 Emakume bat atxilotu dute Bilbon, lonja bati su emateagatik, bikotekidea barruan zuela

Bilboko udaltzainek 45 urteko emakume bat atxilotu dute, hilketa saiakera egotzita. Zenbait lekukok atxilotua, bikotekidea…

5 minutos hace

Nafarroako 101 udalerrik homologatu dituzte suteen aurka jarduteko udal-planak

Foru Komunitateko 101 udalerrik dagoeneko badituzte Baso-suteen Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Planak (PAMIF), Nafarroako…

5 minutos hace

Irakasletzako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Musikako eta Arte Eszenikoetako Lan Eskaintza Publikoko probak ekainaren 19an hasiko dira

Hezkuntzak aurten deitu dituen maisu-maistren kidegorako oposizio-lehiaketako probak ekainaren 19an hasiko dira, ostirala, eta ekainaren…

5 minutos hace

Nafarroako Gobernuak foru lege-dekretu bat onetsi du Ekialde Hurbileko krisiaren ondorio ekonomikoei erantzuteko

Foru Gobernuak foru lege dekretu bat onartu du asteazken honetan, Estatu Batuen eta Israelen erasoaren…

5 minutos hace

Nafarroako Gobernuak kontuan hartu du Arroizko Udalaren helegitea, eta kautelaz bertan behera utzi du herrian egin nahi den biogas planta

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, AGR Biogás SA enpresari Arroizko udalerrian planta bat instalatzeko Ingurumen Baimen…

5 minutos hace

Nafarroako Gobernuak 271 milioira arte luzatu du Inbertsio Programa proiektu estrategiko berriak bultzatzeko

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 2025eko Inbertsio Programa eguneratzea eta zabaltzea onartu du, 2024ko aurrekontu superabitetik…

5 minutos hace