Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat leporatuta. Atxilotuak sarrerako pertsiana behartu zuen Santurtziko ostalaritza-establezimendu batean sartzeko, eta jolas-makina bateko dirua hartu zuen.
Apirilaren 9an, goizeko lehen orduan, emakume bat Santurtzin duen tabernara joan zen, eta establezimenduaren sarrerako pertsiana eta atea behartuta zeudela konturatu zen. Establezimendu barruan, egiaztatu zuen jolas-makina bat behartu eta bertako dirua lapurtu zutela.
Lokalean instalatutako kamera bati esker, lapurreta goizalde horretan bertan egin zutela jakin ahal izan zuen. Irudietan gizon bat ikusten zen diru-makina bat mailu batekin kolpatzen, eta, ondoren lurrera bota eta irekitzen.
Susmagarria ezagutu egin zuten egitate horien ikerketaz arduratu ziren agenteek, ondarearen aurkako delituengatik aurrekari ugari dituen gizona baita. Berez, 2025etik Santurtziko eta Portugaleteko zortzi ostalaritza-establezimendutan egin du lapurreta.
Atzo, asteartea, pertsona hori Santurtzin aurkitu zuten Muskizeko Ertzain-etxeko agenteek, eta indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu zuten.
Atxilotua espainiar nazionalitateko 51 urteko gizona da, eta laster agertu beharko du agintari judizialaren aurrera.