- Hautaketa-probak BECen egingo dira, ekainaren 19an (ostirala), 20an (larunbata) eta 21ean (igandea), eta hiru ordu-bloketan banatuko dira: 9:30, 13:30 eta 17:30.
Martxoaren 23an, izena emateko epea ireki zen Osakidetzak deitutako 2023-2024-2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzako 9 kategoria profesionaletan. Kategoria horiei dagozkien azterketak 2026ko ekainean egingo dira, BECen (Barakaldo), eta, orain, Osakidetzak horien ordutegiak EPEaren webgunean argitaratu ditu.
Hautaketa-probak BECen egingo dira, ekainaren 19an (ostirala), 20an (larunbata) eta 21ean (igandea), eta hiru ordu-bloketan banatuko dira: 9:30, 13:30 eta 17:30.
Probak leku, egun eta ordu hauetan egingo dira:
| Kategoria | Lekua | Data | Ordua |
| ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA / TÉCNICO SUPERIOR ADMINISTRACIÓN Y GESTIÓN | BEC | 2026/06/19 | 9:30 |
| FISIOTERAPEUTA | BEC | 2026/06/19 | 13:30 |
| LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA / TÉCNICO/A ESPECIALISTA LABORATORIO | BEC | 2026/06/19 | 17:30 |
| ZELADOREA / CELADOR/A | BEC | 2026/06/20 | 9:30 |
| ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA/ AUXILIAR DE ENFERMERÍA | BEC | 2026/06/20 | 13:30 |
| ZERBITZUETAKO LANGILEA / OPERARIO/A DE SERVICIOS | BEC | 2026/06/20 | 17:30 |
| ERIZAINA | BEC | 2026/06/21 | 9:30 |
| ADMINISTRAZIOKO LAGUNTZAILEA / AUXILIAR ADMINISTRATIVO/A | BEC | 2026/06/21 | 13:30 |
| ADMINISTRARIA | BEC | 2026/06/21 | 17:30 |
Osakidetzako enplegu publikoko eskaintzako deialdi berri honetan, 2023/2024/2025eko EPEan, hainbat berritasun dago aurreko EPEekin alderatuta. Probaren nota gorde ahalko da, eta test motako azterketa bakarra egingo da. Osakidetzak eskuragarri jarri du hautaketa-prozesu bakoitzaren galdera-sorta, hautagaiek errazago presta ditzaten probak.
Osakidetzaren 2023-2024-2025eko EPE berrian, guztira, 5425 lanpostu eskainiko dira (2160 berriak izango dira) 107 lanbide-kategoriatan. Ekainaren 19an, 20an eta 21ean lehen hautaketa-probak egingo dira, 9 lanbide-kategoriakoak izango direnak eta, hain zuzen ere, kategoria horien artean normalean izangai gehien biltzen dituztenak egongo dira.
2023-2024-2025eko EPE honekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Osakidetzako plantilla egonkortzearen eta sistema publikoa indartzearen alde egindako apostua sendotzen dute, Euskal Osasun Itunetik eratorritako konpromisoekin bat etorriz.