26_0288 Ertzaintzak identifikatu du joan den igandean Zumaiako hondartza batean aurkitu zuten gorpua
Ertzaintzak identifikatu du joan den igandean Zumaiako hondartza batean aurkitu zuten gorpua
Prentsa Zerbitzua
2026-04-16
Ertzaintzak lortu du joan den igandean, apirilaren 12an, Zumaiako hondartza batean hilda aurkitu zuten emakumea identifikatzea. 60 urteko emakume bat da, espainiar nazionalitatekoa, eta desagertuta zegoen.
Joan den igandean, goizeko zortziak aldera, pertsona batzuek emakume baten gorpua aurkitu zuten Zumaiako Itzurun hondartzan. Emakumeak ez zeraman dokumentaziorik, eta ezin izan zuten identifikatu, beraz. Jarraian Donostiako Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutura eraman zuten autopsia egiteko, eta ez zuten inolako kriminalitate-zantzurik aurkitu.
Ertzaintzak egindako ikerketei esker, azkenean hildako emakumea identifikatu ahal izan da, eta espainiar nazionalitateko 60 urteko emakume bat da. Hilaren 13an, astelehenean, senitarteko batek salatu zuen emakumearen desagerpena Eibarko Ertzain-etxean. Antza denez, hilaren 11n, larunbatean, izan zuten azken harremana biktimarekin.
