Categorías: albisteak-berriak

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta, tren turistiko bat drogen eraginpean gidatzen ari zelako. Trenean 35 haur eta horien irakasleak zihoazen.

Gaur, osteguna, goizeko hamarrak baino lehentxeago, Ertzaintzak jakin du Sopelan 35 haur eta horien irakasleak zeramatzan tren turistiko baten gidaria substantzia sorgorgarriren batean eraginpean gidatzen ari zela zirudiela.

Bertaratu diren agenteek ikusi dute gizonak jarrera urduria zuela, eta gorputzean substantzia sorgorgarriak detektatzeko testa egin diote eta emaitza positiboa izan da.  Gainera, gidaria miatu dutenean, hauts zuri bat eta 9 pastilla, ustez sorgorgarriak, zituen poltsa bat aurkitu diote.

Horren aurrean, agenteek espainiar nazionalitateko 45 urteko gizona atxilotu dute bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik, eta Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea urratzeagatik zehapen administratiboa jartzeko proposatu dute drogak edukitzeagatik.

Gero, atxilotua Getxoko Ertzain-etxera eraman dute dagozkion eginbideak egitera, eta, horiek amaitutakoan, epailearen eskuetan jarriko dute.

Trena lekuan bertan ibilgetuta geratu da, eta adingabeak autobusean eraman dituzte euren ikastetxera.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

2 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

2 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

2 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

2 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

2 horas hace

Solo el 4% de los entornos escolares analizados en Euskadi cumple con los niveles de dióxido de nitrógeno recomendados por la OMS

Un informe de Ekologistak Martxan sobre la calidad del aire revela que solo 3 de…

2 horas hace