Nafarroako Gobernuko Hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilaria den Begoña Alfarok eta Espainiako Gobernuko Eskubide Sozial, Kontsumo eta 2030 Agendako ministroa den Pablo Bustinduyk garrantzitsutzat jo dute martxoaren 20an onartutako Errege Dekretua, Irango gerraren ondorio sozial eta ekonomikoen aurrean. Dekretu horren bidez, maizterrek bi urteko ezohiko luzapena eska dezakete haien kontratuak 2027ko abenduaren 31 baino lehen amaitzen badira.
Alfaro lehendakariordeak eta Bustinduy ministroak garrantzitsutzat jo dute alokairuak bi urtez luzatzeko ezohiko dekretua