Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, larderiaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak airsoft pistola simulatu bat erakutsi zion ostalaritza-lokal bateko zerbitzariari telefono mugikorra eman ziezaion. Biktimak korrika ihes egin eta partikular bati laguntza eskatu behar izan zion.
Atzo, igandea, arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera, Oñatiko taberna baten arduradunak Ertzaintza agertzeko eskatu zuen, pistola batekin mehatxatu zutela eta lapurreta-saiakera baten biktima izan zela esanez.
Bertaratu ziren Deba-Urolako Ertzain-etxeko patruilei emakumeak, espainiar nazionalitatekoak eta 24 urtekoak, esan zien, lapurreta-saiakera lehentxeago gertatu zela, lokalaren kanpoaldean telefonoz hizketan ari zenean. Une horretan bakarrik zegoen zerbitzari-lanetan.
Pertsona bat hurbildu zitzaion kaletik eta telefono mugikorra emateko esan zion. Bi aldiz ezetz esan zionean, gizonak praketan, gerrian, zeraman pistola erakutsi zion. Arrisku-egoera horren aurrean, emakumea korrika irten zen eta ingurutik pasatzen ari zen partikular bati laguntza eskatu zion. Biktimak ikusi ahal izan zuen, inplikatua, beste pertsona batekin hitz egiten ikusi zuenean, kontrako norabidean joan zela.
Polizia-dotazioetako batek inguruan aurkitu zuen gizonaren deskribapen fisikoarekin bat zetorren pertsona bat. Atzeman zutenean, egiaztatu ahal izan zuten pistola bat zeramala praketan, gerrian, ezkutatuta, eta konfiskatu egion zioten. Airsoft arma simulatu bat zen.
Zegozkion egiaztapenak egin ondoren, larderiaz lapurreta egiten saiatzeagatik atxilotu zuten. Une horretan, patruilarekiko jarrera asaldatua eta oldarkorra erakutsi zuen.
Atxilotua, espainiar nazionalitateko 27 urteko gizona, epailearen eskuetan jarriko dute dagozkion eginbideak amaitu ondoren.
La XXVI edición de la Jornada de Empresa Familiar, organizada por la Fundación Antonio Aranzabal…
El primer encuentro tendrá lugar el 25 de abril, de 11:00 a 14:00 horas; los…
La embarcación masculina de Orio hizo historia este domingo en Legutiano al recuperar un trono…
La Ertzaintza arrestó ayer por la tarde en el barrio donostiarra de Altza a un…
La Ertzaintza, en colaboración con la Policía Municipal de Villabona, arrestó ayer por la tarde…
El proyecto estratégico Adinberri, ubicado en el muelle de Hospitalillo en Pasaia, ha dado un…