Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak Legutioko Haur eta Lehen Hezkuntzako Garazi ikastetxea inauguratu du birgaitua izan ondoren

  • Esku-hartzea 2026ko urtarrilean amaitu zen eta 2,7 milioi euroko aurrekontua izan du, 1.630 metro koadroko azalerarekin.
  • Jarduketan honako hauek nabarmentzen dira: sarbide berriak, espazio guztietarako irisgarritasuna hobetzea eta eremuen arteko lotura. Horri esker, ikastetxeko espazioak birbanatu eta zabaldu ahal izan dira.

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak, Nerea Bengoa Legutioko alkateak lagunduta eta Maider Etxeberria zuzendariak gidatuta, Garazi HLHI bisitatu dute, ikastetxea birgaitzeko lanak amaitu ondoren. Ate irekien eguna izan da, familiek eraikinaren eraldaketa, espazio berriak eta egindako hobekuntzak bertatik bertara ezagutu zitzaten.

Esku-hartze horren bidez, ikastetxeko espazioak birbanatzea eta zabaltzea lortu dugu, egungo beharrei erantzuteko, eta, horretarako, espazio aprobetxagarriagoak, malguagoak eta hezkuntza-erabileretara egokituagoak sortu ditugu”, azpimarratu du Begoña Pedrosak, eta gaineratu duenez, “urrats bat gehiago ematen dugu Sailarentzat garrantzitsua den erronka batean: duela hamarkada batzuk eraikitako ikastetxeen berrikuntza integrala, bereziki 70eko eta 80ko hamarkadetan. Helburua da eraikin horiek eguneratzea, egungo hezkuntza-eredurako espazio seguruagoak, eraginkorragoak eta prestatuagoak bermatzeko”. Kasu honetan, sarbide berriek ingurune funtzionalagoa sortzen dute, barneko zein kanpoko espazio guztietarako irisgarritasuna bermatzen da, eta ikastetxeko eremuen arteko loturak hobetu dira.

Eraikina hiru solairutan antolatuta dago, eta orain espazio moldakorragoak eta konektatuagoak ditu. Beheko solairuan administrazio-eremua, haur-hezkuntzako espazioak eta hezkuntza-komunitaterako eremua daude, eta lotura zuzena dute patioekin. Goiko solairuan, Lehen Hezkuntzako gelak eta eremu komunak daude, hala nola liburutegia, informatika, musika edo erabilera anitzak.

Jarduketak, gainera, beste hobekuntza garrantzitsu batzuk ere izan ditu: hegoaldeko fatxada birgaitzea eguzki-babeseko eta isolamendu termikoko sistemekin, eta arotzeriak erabat ordezkatzea. Hori guztia ikasteko ingurune eraginkorragoa eta egokiagoa sortzeko helburuz.

Esku-hartzea 2024ko abuztutik 2026ko urtarrilera egin da, eta 2.689.796,20 euroko aurrekontua izan du, 1.630 metro koadroko azaleran.

Eraberritze-lan hori Hezkuntza Eraiki 2030 estrategiaren barruan kokatzen da, 750 milioi euroko aurrekontu globalarekin hornitua, sistema publikoko hezkuntza-azpiegiturak eraldatzeko helburuz. Horrela, Hezkuntza Sailak metodologia berritzaileak bultzatzeko, lankidetza sustatzeko eta ikasleen hezkuntza-esperientzia hobetzeko pentsatutako espazioak bultzatzen ditu, ikastetxeak ikaskuntzarako, ongizaterako eta ekitaterako funtsezko ingurune gisa ulertuta.

Ildo horretan, Hezkuntzako sailburuak nabarmendu duenez, “ikastetxeak eraldatzen jarraitzen dugu, ikasleen ikaskuntzaren, ongizatearen eta ekitatearen zerbitzura jartzeko”.

Bestalde, Legutioko alkateak azaldu duenez, “2025eko urtarrilean aukera ikusi genuen emisioak murrizteko efizientzia energetikoko lau jarduketa bultzatzeko, klima-aldaketaren ondorioak arindu eta ikastolaren kalifikazio energetikoa hobetzeko konpromisoaren esparruan, indarrean dagoen araudiaren ildotik”. Era berean, zehaztu duenez, “esku-hartze horiek Eusko Jaurlaritzari dagozkion horien osagarriak dira, eta sistema eraginkorragoak sartzea ahalbidetu dute, besteak beste, galdara berri bat, zoru erradiatzailerako bero-ponpa bat, geletako tenperatura erregulatzeko balbula termostatikoak eta estalkiaren isolamendua”. Udalak 132.192,46 euroko inbertsioa egin du, eta lanak 2026ko urtarrilean amaituko dira.

300 IKASLE

Garazi HLHI ikastetxe publikoa da, eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 200 ikasle inguru eskolatzen ditu, bi ildotan. Ikastetxeak Legutioko eta inguruko familiei ematen die zerbitzua, hurbiltasuna eta komunitatearekiko lotura estua oinarri dituen hezkuntza-eredu batean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Kultura Departamentuak «La Música del Reino» lanaren hirugarren alea argitaratu du, Guillaume de Machaurti eskainia.

El Departamento de Cultura, Deporte y Turismo ha publicado el tercer volumen de la obra…

3 horas hace

Irango gatazkak lehen sektorean duen eragina aztertzeko lantalde bat sortu du Nekazaritza Kontseiluak

Nafarroako Nekazaritza Kontseiluak lantalde espezifiko bat sortu du ostiral goizean, Foru Gobernuko Landa Garapeneko eta…

3 horas hace

Next Generation funtsen bidez 500 milioi euro inguru gastatu dira Nafarroan otsailaren amaieran

Otsailaren amaiera aldera, Nafarroak 499,06 milioi euro gauzatu ditu Foru Komunitateari esleitutako MRR funtsen finantzaketa…

3 horas hace

Nafarroako Gobernuak erregularizazioari buruzko talde tailerrak eskainiko dizkie migratzaileei Iruñean, Lizarran, Tafallan eta Tuteran

Nafarroako Gobernuak, migrazioen arloko Oinarrizko Informazio eta Orientazio Zerbitzuaren bitartez, erregularizazioari buruz doako zenbait talde-tailer…

3 horas hace

Lurralde Kohesioak 190.527 euroko inbertsioa bultzatu du Uharteko Larrainak kaleko hornidura-sarea eta zoladura berritzeko

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_04_17 T* El consejero de Cohesión Territorial, Óscar Chivite…

3 horas hace

Irujo kontseilariak automatizazioa nabarmendu du “elikadura-industriarentzako funtsezko palanka” gisa, Gurpeara egin duen bisitan

Visita del consejero Irujo a la empresa Gurpea. Gurpean izan da ostiral honetan Nafarroako Gobernuko…

3 horas hace