Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak pazienteak babesteko akordio batera iristeko eskatu die Osasun Ministerioari eta Greba-batzordeari

  • Alberto Martinezek ohartarazi du medikuen grebaren osasun-gatazkak gora egin dezakeela estatuko akordiorik lortzen ez bada
  • Estatuan planteatutako medikuen erreklamazio nagusiak dagoeneko ezarrita daude Euskadin, hala nola 35 orduko lanaldia, garapen profesionala edo guardia-orduak pareko baldintzetan ordaintzea. Beste kontu batzuk, hala nola Gizarte Segurantzak guardiak kontuan hartzea, ez dira Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek adierazpen batzuk egin ditu gaur goizean Eusko Legebiltzarraren atarian, Osasun Ministerioak proposatzen duen Esparru Estatutuaren aurkako medikuen grebaren lan-gatazkari buruz hitz egiteko eta, gainera, Euskadiko soziometroaren azken datuak baloratzeko.

Euskal herritarrek Osakidetzan duten konfiantza eskertu du Martinezek bere mintzaldiaren hasieran. Azken datuen arabera, konfiantza horrek gora egin du azken hilabeteetan, are lan-tentsioko testuinguruan ere.

Zerbitzu publikoak dira gobernu honen lehentasuna. Zailtasunak zailtasun, nahiz eta askotan gure kudeaketarekin zerikusirik ez duten, euskal gizarteak duela urtebete eta duela bi urte baino gehiago eta hobeto baloratzen du Osakidetza”, adierazi du.

Osasun Sailak osasun-sistema publikoa indartzen jarraitzeko konpromisoa duela berretsi du sailburuak.

Monica Garciak zuzentzen duen Osasun Ministerioaren eta greba-batzordearen artean inolako akordiorik lortu gabe hainbat hilabete daramatzan medikuen grebaren gatazkari dagokionez, Martinezek onartu du kezkatuta dagoela batez ere pazienteengan izaten ari den inpaktua ikusita.

Osasun sailburuak gogorarazi du Esparru Estatutuaren inguruko eztabaida Osasun Ministerioaren esku dagoela, ez dutela akordiorik lortu, eta, ondorioz, mobilizazioek aurrera jarraitzen dutela. Ildo horretan, erantzukizunez jokatzeko eskatu die inplikatutako alderdi guztiei.

Estatuan planteatutako medikuen erreklamazio nagusiei dagokienez, nabarmendu du batzuk dagoeneko ezarrita daudela Euskadin, Osakidetzan, hala nola 35 orduko lanaldia, garapen profesionala edo guardia-orduak pareko baldintzetan ordaintzea. Beste kontu batzuk, hala nola Gizarte Segurantzak guardiak kontuan hartzea, ez dira Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak.

Martinezek esan du osasun-arloko lanbide guztiak behar bezala errekonozituko dituen Esparru Estatutu berri baten alde dagoela Euskadi, eta Ministerioari planteatutako hobekuntzak defendatu ditu.

Elkarrizketari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sindikatuekin harreman arina duela azpimarratu du, eta duela gutxi izandako bilerak gogorarazi ditu, baita berriz parte-hartzaile izan dituen Euskadiko Osasun Itunaren mahaian egindako aurrerapausoak ere.

Azkenik, sailburuak nabarmendu du pazienteak direla Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna: “gure esku dagoen guztia egingo dugu gatazka honek asistentziari kalterik egin ez diezaion eta pazienteen beharrei eraginkortasunez erantzuteko aukera izan dezagun”.

Hori dela eta, berriz eskatu die Osasun Ministerioari eta greba-batzordeari erantzukizunez jokatzeko, soluzioa lortzeko bidean aurrera egiteko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Kultura Departamentuak «La Música del Reino» lanaren hirugarren alea argitaratu du, Guillaume de Machaurti eskainia.

El Departamento de Cultura, Deporte y Turismo ha publicado el tercer volumen de la obra…

2 horas hace

Irango gatazkak lehen sektorean duen eragina aztertzeko lantalde bat sortu du Nekazaritza Kontseiluak

Nafarroako Nekazaritza Kontseiluak lantalde espezifiko bat sortu du ostiral goizean, Foru Gobernuko Landa Garapeneko eta…

2 horas hace

Next Generation funtsen bidez 500 milioi euro inguru gastatu dira Nafarroan otsailaren amaieran

Otsailaren amaiera aldera, Nafarroak 499,06 milioi euro gauzatu ditu Foru Komunitateari esleitutako MRR funtsen finantzaketa…

2 horas hace

Nafarroako Gobernuak erregularizazioari buruzko talde tailerrak eskainiko dizkie migratzaileei Iruñean, Lizarran, Tafallan eta Tuteran

Nafarroako Gobernuak, migrazioen arloko Oinarrizko Informazio eta Orientazio Zerbitzuaren bitartez, erregularizazioari buruz doako zenbait talde-tailer…

2 horas hace

Lurralde Kohesioak 190.527 euroko inbertsioa bultzatu du Uharteko Larrainak kaleko hornidura-sarea eta zoladura berritzeko

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_04_17 T* El consejero de Cohesión Territorial, Óscar Chivite…

2 horas hace

Irujo kontseilariak automatizazioa nabarmendu du “elikadura-industriarentzako funtsezko palanka” gisa, Gurpeara egin duen bisitan

Visita del consejero Irujo a la empresa Gurpea. Gurpean izan da ostiral honetan Nafarroako Gobernuko…

2 horas hace