Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak (NOU/HUN), Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuak (IdiSNA) eta Miguel Servet – Navarrabiomed Fundazioak (FMS-NBM) aurkeztutako ‘Nafarroan barrena ospitalean’ proiektuak Ospitaleetan Kalitatea Hobetzeko Saria jaso du, Sanofik eta Avedis Donabedian Fundazioak babestua. Ekimenaren helburua da NOUko Geriatria unitatean ospitaleratuta dauden adinekoen bizi-kalitatea eta sozializazioa hobetzea, jarduera fisikoa eta mentala eta gamifikazio-estrategia uztartzen dituen programaren bidez. Horrela, solairuko korridoreak Nafarroako hainbat paisaiatan oinarritutako ibilbide bilakatu dira, eta pazienteek beren independentzia-mailara egokitutako ibilbideak jarraituz egin beharko dute. Saria Geriatria Zerbitzuko burua den Nicolas Martinez Velillak jaso du, apirilaren 15ean, asteazkena, Bartzelonan egindako ekitaldi batean.
NOUn ospitaleratuta dauden adinekoen narriadura funtzionala prebenitzeko ekimenak asistentzia-kalitatearen saria jaso du