Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzak euskal gazteen elkartasuna eskatzen du hezur-muinaren emaile gisa izena eman dezaten

  • Euskadiko Donazio eta Transplanteen Koordinazioak adierazi duenaren arabera, gazteek hezur-muina emateko baldintza hobeak izaten dituzte transplante bat egin behar denean
  • Hezur-muinaren emailearen eta hartzailearen arteko bateragarritasun-probabilitatea oso txikia da. Beraz, zenbat eta gazte gehiago inskribatu emaileen erregistroan, behar dutenek orduan eta aukera gehiago izango dute emaile bateragarria aurkitzeko

Hezur-muina emateko osasun-programak lehentasuna du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat. Izan ere, pertsona askok gaixotasun hematologiko oso larriak tratatzeko duten aukera bakarra transplante bat egitea da, batez ere leuzemien eta linfomen kasuan.

Osakidetzak dei egiten die Euskadiko 18 eta 40 urte bitarteko gazteei, Hezur-muinaren Emaileen Erregistroko inskripzio kopurua handitzeko. Izan ere, muina ematea elkartasunezko keinu bat da, eta bizitzak salba ditzake.

Hezur-muinaren transplante bat denean, emailearen eta hartzailearen arteko bateragarritasun-probabilitatea oso txikia da. Beraz, zenbat eta gazte gehiago inskribatu emaileen erregistroan, behar dutenek orduan eta aukera gehiago izango dute emaile bateragarri bat aurkitzeko.

Euskadiko Donazio eta Transplanteen Koordinazioak gogorarazten du gazteek, gainera, baldintza hobeak izaten dituztela donaziorako. Horregatik, garrantzitsua da EAEko gazteak erregistroan emaile gisa sartzea. Izan ere, hezur-muina bizitzeko ezinbesteko ehuna da, eta arriskuan geratzen da odoleko gaixotasun oso larriak dituzten pazienteen kasuan.

Emaile gisa inskribatzea: prozesu erraza

Euskadin, Osakidetzak muin-emaile unibertsal gisa erregistratzeko prozedura bat du, eta erregistratzeko prozedura hori webgunean dago eskuragarri. Prozedura horretan izena emateko, prozesu azkar eta erraza diseinatzea lehenetsi da, eta bi urratsetan egiten da.

Lehenik eta behin, gazte interesdunek Osakidetzaren webgunean erregistratu behar dute.  Formularioa bete ondorengo urratsean, hitzordu bat eskatu behar dute Transplanteak Koordinatzeko Zerbitzuan edo Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan, profesional sanitario batek zalantzak argitu, baimena sinatu eta odol-analisi bat egin diezaien, eta, hortaz, dagozkion muin-hartzaileekin bateragarriak diren azter dezan.

Une horretatik aurrera, emailea Hezur-muinaren Emaileen Estatuko Erregistroan (REDMO) sartuko da.

Uneren batean paziente batekin bateragarria dela baieztatzen bada, donazioa bi eratara egin daiteke:

  • Aferesi izeneko prozesu baten bidez. Prozedura hau odol-ematearen antzekoa da, eta, horren bidez, emailearen odol periferikotik zelula amak erauzten dira. Prozedura horrek ez du ospitaleratzerik eskatzen.
  • Gandor iliakoan (aldakako hezurrean) ebakuntza kirurgikoa eginez. Prozedura segurua da, anestesiarekin egiten da, eta 24 orduko ospitaleratzea eskatzen du.

Bi teknika horiek errazak eta seguruak dira, eta talde mediko espezializatuek eta Euskadiko Donazio eta Transplanteen Koordinazioak gainbegiratzen dituzte une oro.

Donostia Ospitalea, muin-transplantearen erreferentzia

Osakidetzan, Euskadiko Donazio eta Transplanteen Koordinazioa da EAEko sistema sanitarioko donazio- eta transplante-jarduera guztia antolatu eta ikuskatzen duen erakundea. Donostia Unibertsitate Ospitalea da hezur-muinaren transplanterako erreferentzia-zentroa Euskal Autonomia Erkidegoan.

Osasun Sailak, Osakidetzak eta Euskadiko Transplanteen Kordinazioak, bai eta pazienteen elkarteek ere deia egiten diete EAEko gazteei, informatu daitezen, emaile gisa erregistra daitezen eta urtero milaka bizitza salbatzen dituen sare global horretan parte har dezaten. Lortzen den emaile berri bakoitzak egiazko aukera sortzen du transplante bat espero duen pazientearentzat.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Kultura Departamentuak «La Música del Reino» lanaren hirugarren alea argitaratu du, Guillaume de Machaurti eskainia.

El Departamento de Cultura, Deporte y Turismo ha publicado el tercer volumen de la obra…

6 horas hace

Irango gatazkak lehen sektorean duen eragina aztertzeko lantalde bat sortu du Nekazaritza Kontseiluak

Nafarroako Nekazaritza Kontseiluak lantalde espezifiko bat sortu du ostiral goizean, Foru Gobernuko Landa Garapeneko eta…

6 horas hace

Next Generation funtsen bidez 500 milioi euro inguru gastatu dira Nafarroan otsailaren amaieran

Otsailaren amaiera aldera, Nafarroak 499,06 milioi euro gauzatu ditu Foru Komunitateari esleitutako MRR funtsen finantzaketa…

6 horas hace

Nafarroako Gobernuak erregularizazioari buruzko talde tailerrak eskainiko dizkie migratzaileei Iruñean, Lizarran, Tafallan eta Tuteran

Nafarroako Gobernuak, migrazioen arloko Oinarrizko Informazio eta Orientazio Zerbitzuaren bitartez, erregularizazioari buruz doako zenbait talde-tailer…

6 horas hace

Lurralde Kohesioak 190.527 euroko inbertsioa bultzatu du Uharteko Larrainak kaleko hornidura-sarea eta zoladura berritzeko

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_04_17 T* El consejero de Cohesión Territorial, Óscar Chivite…

6 horas hace

Irujo kontseilariak automatizazioa nabarmendu du “elikadura-industriarentzako funtsezko palanka” gisa, Gurpeara egin duen bisitan

Visita del consejero Irujo a la empresa Gurpea. Gurpean izan da ostiral honetan Nafarroako Gobernuko…

6 horas hace