Nafarroako Gazte Informazio Sareko bulego eta puntuetan guztira 73.645 kontsulta artatu zituzten 2025ean; hau da, 2024an baino %11 gehiago. Horrela adierazi du gaur goizean Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria den Begoña Alfarok prentsaurrekoan. Era berean, Sarearen jarduera-memoria aurkeztu du, eta datuek baliabide horren sendotasuna azpimarratzen dutela esan du.