26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan izandako sexu-eraso saiakera egotzita.

Sexu-eraso saiakera apirilaren 17an arratsaldeko zazpiak aldera gertatu zen. Biktima bere ibilgailuaren barruan zegoen, Oñatiko unibertsitate-gunean aparkatuta.

Bat-batean, gizon bat auto barrura sartu zen kopilotuaren atetik. 53 urteko emakumeak korrika ihes egin ahal izan zuen eta ustezko erasotzaileak atzetik jarraitu zion. Biktima handik zihoan oinezko batengana joan zen eta laguntza eskatu zion. Une horretan erasotzaileak ihes egin zuen.

Deba Urolako ertzain-etxeari gertatutakoaren berri eman ondoren, herritarrak babesteko patruilak bertaratu ziren, eta biktimari lagundu eta osasun-zentro batera eraman zuten.

Hortik aurrera, gertatutakoa argitzeko ikerketa hasi zen. Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, atzo, asteazkena, atxilotu zuten ustezko egilea udalerri horretan, sexu-erasoa egiten saiatzea egotzita.

Atxilotua, 51 urtekoa eta espainiar nazionalitatekoa, gaur, osteguna, goizean aurkeztu dute Bergarako Epaitegian, polizia-izapideak amaituta.