Categorías: albisteak-berriak

Donostia Kirolaren «UDA-26» kanpaina

Donostia Kirolak beste edizio bat jarri du abian, ekainaren 22tik irailaren 4ra bitarteko ikastaroekin

Donostia Kirolak udako kirol jardueren «UDA-26» kanpaina aurkeztu du, kanpaina honetan parte hartzen duten hiriko 30 kirol erakundeek prestatu dituzten jardueren eskaintza zabalarekin. Ikastaroak ekainaren 22an hasi eta irailaren 4an amaituko dira. Ikastaroen informazioa aslehenean, apirilak 20, argitaratuko da.

Jardueren eskaintza

Eskaintza bi talde handitan banatuta dago: 16 urte arteko ikasleei zuzendutako jarduerak, batetik, eta gazteei eta helduei zuzendutakoak, bestetik. 2025ean 10.000 izen-emate baino gehiago izan ziren.

Kanpaina honetan gehien eskatzen diren jarduerak kirol anitzekoak, surfa, igeriketa, tenisa eta piraguismoa izaten dira. Logikoa denez, itsasoarekin egindako jarduerek, hala nola surfak, bodyboardek, SUPek eta abarrek, eskari handia dute garai honetan, parte hartzaile guztien laurdena baitira.

Eskola-umeen artean (16 urtera arte), kirol anitzeko jarduerak dira lehen aukera. Ikastaro horiek goiz bat hartzen dute, baita egun oso bat ere, eta kirol modalitate desberdinak konbinatzen dituzte, baita hizkuntzen irakaskuntza edo beste jarduera osagarri batzuk ere. 2025ean, parte hartu zuten ikasle guztien % 40k kirol anitzeko ikastaroetan eman zuten izena.

Jarduera ezagunago horiez gain, UDA 2026 kanpainak 42 jardueraren artean hautatzeko aukera emango du, hala nola arrauna, arku tiroa, urpekaritza, bela, mendi bizikleta, eskalada, skate, esgrima, hipika, padel, etab., edo hain ezagunak ez diren jarduerak, hala nola crosskids, crosstens, pickleball edo eskimotajea.

Izena emateko sistema

Azken urteetako inskripzio sistema mantentzen da, bi fase desberdinekin. Lehenbiziko fasea maiatzaren 4tik 7ra egingo da, biak barne.

Fase honetan, pertsona bakoitzeko aurreinskripzio bakarra onartuko da ikastaro berean, baina pertsona berak lau ikastaro desberdinetan eman ahal izango du izena gehienez. Taldean ere egin ahal izango dira aurreinskripzioak, eta gehienez ere lau pertsona onartuko dira ikastaro bakoitzerako. Taldeko aurreinskripzio horiek zenbaki bakarrarekin hartuko dute parte zozketan, eta horren emaitzak taldeko kide guztiak berdin lotuko ditu.

Aurreinskripzio horiek donostiakirola.eus webgunearen bidez egitea gomendatzen da, baina zerbitzu hori ezarri duten erakundeetan ere aurrez aurre egin ahal izango dira.

Egindako aurreinskripzio guztiek maiatzaren 8an egingo den zozketan parte hartuko dute, eta astebeteko epea izango dute ordainketa egin eta izena eman dutela baieztatzeko.

Bigarren fasea maiatzaren 25ean hasiko da, eta egun horretatik aurrera zuzenean eman ahal izango da izena plaza libreak dauden ikastaroetan. Zuzeneko inskripzio hori online ere egin ahal izango da donostiakirola.eus webgunearen bidez, edo aurrez aurre klub eta erakunde antolatzaile bakoitzaren bulegoetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

27 minutos hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

3 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

6 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

6 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

6 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

6 horas hace