Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzak nazioarteko Quality Innovation Award-QIA saria jaso du tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunentzako terapia aurreratuetan egindako kudeaketagatik

  • Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten duen lana, minbiziaren tratamenduan bide berriak irekiz paziente larrientzat, bestelako alternatiba terapeutiko eraginkorrik gabeDonostia Unibertsitate Ospitalea erreferentziazko zentroa da Euskadi osorako CAR-T terapietan, eta 150 paziente baino gehiagoren zelula-produktuak prozesatzen ditu urtero, Osakidetzaren sare osotik eratorriak
  • Aitorpen horren bitartez, Osakidetza nazioarteko erreferente gisa kokatzen da, pertsonalizatutako estrategia terapeutikoen prestazio sanitarioan eta berrikuntzan

Osakidetzak QUALITY INNOVATION AWARD-QIA 2025 saria lortu du “Osasun-sektoreko berrikuntza” kategorian, Donostialdea ESIan terapia aurreratuen programan egindako kudeaketagatik. Terapia horietan, laborategietan aldatutako ehunak, zelulak edo geneak erabiltzen dituzte lehen tratamendu eraginkorrik ez zuten gaixotasunak sendatzeko; hala, medikuntza goitik behera aldatzen dute, estrategia terapeutiko pertsonalizatuak baitira.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerenteak, Maite Martínezek, nazioarteko saria hau jaso du Donostiako Aquariumeko entzunaretoan egin den ekitaldian. Sariaren bidez, aintzatesten da Osakidetzak kalitatearekin eta berrikuntzarekin hartutako konpromisoa; izan ere, pertsonalizatutako estrategia terapeutikoak jarri ditu abian euskal gizartearen bizi-kalitatea hobetze aldera.

Mundu osoko ehunka parte-hartzaile

Sari ospetsu hau emateko, ehunka parte-hartzaileren artean hautatzen dira askotariko sektoretan egindako berrikuntza onenak, eta mundu osoko herrialdeek hartzen dute parte; kategoria bakoitzean bi sari bereizten dira 1. saria (“Award”) (aintzatespenik handiena) eta 2. saria (“Prize”). Aurten, “Osasun-sektoreko berrikuntza” kategorian, “Award” saria eman diote Donostialdeko ESIari, izenburu hau hartu duen berrikuntzagatik: “Terapia aurreratuak: tratamendu pertsonalizatuak eta eraginkorrak lortzeko berrikuntza”. Bestetik, hauei eman dizkiete “Prize” sariak: Txinako Yangtze River talde farmazeutikoari, “produktu farmazeutikoen bizi-zikloaren kudeatzeko sistema adimenduna ezartzeagatik”, eta Tailandiako Chiang Mai Unibertsitateari, “modu aktiboan kudeatzeagatik erbi-ezpaina eta ahosabai-arraila artatzeko lankidetza”.

Horiek horrela, Osakidetza nazioarteko erreferente gisa kokatzen da berrikuntzaren arloan eta prestazio sanitarioan; izan ere, bide berriak ireki ditu minbiziaren tratamenduan eta tratamendua eskaintzen die bestelako aukera terapeutiko eraginkorrik ez duten paziente larriei eta oso pronostiko larria duten patologiak dituztenei.

Terapia Aurreratuen Unitatea, datuetan

Donostialdeko ESIko Terapia Aurreratuen Unitateak kudeatzen du terapia aurreratuko medikamentuen maneiua eta prozesamendua, bai eta zelula pluripotente hematopoietikoen transplantearena ere. Donostiako Unibertsitate Ospitalea erreferentziazko zentroa da Euskadi osoan CAR-T terapiak eta zelula pluripotente hematopoietikoen transplante alogenikoak egiteko; hala, urtero, Osakidetzaren sare osotik eratorritako 150 paziente baino gehiagoren zelula-produktuak prozesatzen dira. Oro har, linfomak, leuzemiak eta mielomak (odoleko minbiziak) dituzten pazienteak dira, zeinentzako ez baitago beste aukera terapeutiko bideragarririk. Bestalde, Donostiako Unibertsitate Ospitalea erreferentziazko zentroa da oftalmologiako gaixotasun ultraarraroak bektore biralen erabileran oinarritutako terapia genikoko medikamentuekin tratatzeko lanetan.

Jarduera asistentzial hori egiteaz gain, Unitateak ikerketa eta berrikuntza sustatzen ditu arlo horretan, eta arreta berezia jartzen du ospitalean fabrikatzen diren terapia aurreratuko produktuen garapenean eta konpondu gabeko beharrizan klinikoak dituzten patologiei buruzko saiakuntza klinikoetan. Horrela, Osakidetzak handitu egin nahi du bere pazienteei eskaintzen dien zerbitzu-zorroa, eta, aldi berean, osasun-sistema publikoaren epe luzerako jasangarritasun ekonomikoa ahalbidetu.

Unitate hau denborarekin metatutako hainbat ikaskuntzaren emaitza dugu, zeinei esker tratamendu-eredu berritzaileagoak eta pertsonalizatuagoak lortu baitira. Unitate horrek modu eraginkorrean integratzen ditu hematologoak, farmazialariak, erizain espezializatuak, produkzioko eta kalitate-kontroleko teknikariak, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko BioGipuzkoa ikerketa sanitarioko institutuko ikertzaileak, eta hori guztia jarduera asistentziala, garapen teknologikoa eta ikerketa traslazionala konbinatzen dituen ingurune misto batean egiten du.

Quality Innovation Award-Qia ekimen global bat da, zeinak gizartearentzat eta merkatuarentzat balio erantsi handia duten proiektu berritzaileak saritzen baititu. Erakundeen eta herrialde parte-hartzaileen lehiakortasuna handitzeko helburua du.

Aurten, sariak banatzeko gala Donostian egin da, berrikuntzaren eta kudeaketaren arloko nazioarteko sari garrantzitsuenetako baten egoitza bihurtuz. Bi egunez, munduko herrialde askotatik etorritako pertsonak elkartu dira Gipuzkoakko hiriburan, jardunbide egokiak partekatzeko, elkarren arteko ikaskuntza sustatzeko eta nazioartean berrikuntza bikainaren emaitzak ospatzeko asmoz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

1 hora hace

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

19 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

22 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

1 día hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

1 día hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

1 día hace