26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta
Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta
Servicio de prensa
2026-04-24
70 urteko emakume bat hil da gaur, ostirala, arratsaldean Donemiliagan (Araba), ikertzen ari diren inguruabarretan auto batek harrapatuta jasandako lesioen ondorioz.
Istripua arratsaldeko bostak baino lehentxeago gertatu da. Oraindik zehazteke dauden egoeretan, bere auto batek harrapatu du, gidaririk gabe. Lehen ikerketen arabera, ibilgailua aparkatzeko balaztarik gabe egon liteke.
Jasandako lesio larrien ondorioz, 70 urteko emakume espainiarra tokian bertan hil da, eta hara joandako medikuak egiaztatu du heriotza. Ertzaintzak ikerketa abiatu du berehala, zorigaiztoko gertakariaren arrazoiak argitzeko.
