Barakaldo, 2026ko apirilak 27.- Barakaldoko Alkate eta Bilbao Ría 2000ko Kontseilari Amaia del Campok eta BILBAO Ría 2000ko Zuzendari Fran Viñezek Pormetxeta Plazaren azpiko pasabidea bisitatu dute gaur, ingurunea leku seguruago eta inklusiboago bihurtu duten obren amaieraren ostean. BILBAO Ría 2000 sozietateak plazaren azpiko pasabidean zeuden zutabe pantailadunak kendu ditu, eta haien ordez zutabe estuak jarri ditu; horri esker, ikusgaitasuna eta konektibitatea hobetu dira, eta espazio seguruago, irekiago eta inklusiboago bat sortu da. Lehengo dimentsio handiko zutabeak oztopo bisual bat ziren; izan ere, zona ezkutuak eta ikusgaitasun gutxiko espazio bat sortzen zituzten. Egindako esku-hartzeak ahalbidetu du ikusgaitasunik gabeko gunea ezabatzea eta beheko pasabideari iragazkortasun hori ematea, hirigintzak azken urteetan genero-ikuspegirantz egin duen eboluzioa ere kontuan hartuta. Bi metroko zabalera zuten lehengo zutabe pantailadunen ordez, altzairu herdoilgaitzezko metalezko zutabe triangeluarrak jarri dira, 20 eta 40 cm bitartekoak. Obrak egiteko, 400 mila euro inbertitu dira.
Era horretan, BILBAO Ría 2000k eremu horretako konektibitatea hobetu du, funtsezko sarbide baten eraldaketaren bitartez; izan ere, aurreikusten da hortik ehunaka pertsona pasatzea, eta, hortaz, oso lotune garrantzitsua izango da bertako etxebizitza berrietarako, eta, gainera, Zamalanda parkearekin ere konektatuko du gune hori.
BILBAO RÍA 2000 BARAKALDON
Barakaldoko Pormetxeta Plaza eta beraren ingurunea biziberritzeko gauzatutako jarduketak gehitzen zaizkie BILBAO Ría 2000 udalerri horretan gauzatzen ari den gainerako lanei. Gaur egun, BILBAO Ría 2000 lanean ari da Galindo ibaiaren bokaleko kaiak berreskuratzeko. Proiektu horrek itsasadarrean jarduera berriak abiatzeko atea irekitzen dio Barakaldori, Zamalandaren ondoan, hau da, herriko birika berdearen ondoan. Gainera, proiektu horren bigarren faseak ahalbidetuko du lurzati horren lerrokaduraren eta berreskuratutako kaien erriberako lerroaren artean sortzen den espazioa urbanizatzea.
BILBAO RÍA 2000RI BURUZ
BILBAO Ría 2000 Bilbo metropolitarreko lurraldearen garapen sozial eta ekonomikora zuzendutako adostasun-espazio bat da.
Administrazio publiko guztiek presentzia dute bere Administrazio Kontseiluan, eta horrek ahalbidetzen die bere kideei proiektu konplexuak bultzatzea, euren egunerokotasunetik harago, horien fase guztietan: ikuspegia, plangintza, proiekzioa eta gauzapena.
BILBAO Ría 2000ren jarduera-planek leku berean dituzte abiapuntua eta helmuga: pertsonak, haien auzoa, hiria eta lurraldea. Haien bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen dituzte, jarduera ekonomikoa bultzatzen dute eta inguruneak oraingo eta etorkizuneko biztanleekin konektatzen dituzte, inklusioa, jasangarritasuna eta aniztasunarekiko errespetua irizpidetzat hartuta. 1992an eratu zenez geroztik, sozietateak 1.000 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu lurraldea sozialki eta ekonomikoki garatzeko.
Lurralde-proiektu konplexu horiek adostasuna, ikuspegi egokia, ahalmena eta esperientzia eskatzen dituzte, eta horiexek dira, hain zuzen erre, BILBAO Ría 2000ren balio nagusiak.
Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Durangon, lesio larrien delitu bat leporatuta. Atxilotuak arma zuri…
26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas…
El secretario de Estado de Transportes y Movilidad Sostenible, José Antonio Santano, ha confirmado los…
El Boletín Oficial del Estado (BOE) ha publicado hoy la declaración de Arrasate, Pasaia y…
La Audiencia de Gipuzkoa acoge entre mañana y el miércoles el juicio contra un joven…
El filial rojiblanco logró un empate 1-1 en su visita al Reina Sofía durante la…