26_0327 Portugaleten adineko gizon bati urrezko katea lapurtu zion gizona atxilotu dute


26_0327 Portugaleten adineko gizon bati urrezko katea lapurtu zion gizona atxilotu dute

Portugaleten adineko gizon bati urrezko katea lapurtu zion gizona atxilotu dute

Servicio de prensa

2026-04-29

Ertzainek gazte bat atxilotu dute joan den hilean Portugaleten adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik.


Martxoaren 17ko eguerdian, Portugaleteko Antonio Gurrutxaga kalean oinez zihoan espainiar nazionalitateko 90 urteko gizon bati gazte bat hurbildu zitzaion, eta berarekin labur-labur hitz egin ondoren, lepoan zeraman urrezko kaltea kendu zion indarrez, bere nagusitasun fisiko nabarmenaz baliatuta.

Muskizeko Ertzain-etxeko ikerketako agenteek, gertakari horien berri izan ondoren, lapurra identifikatzeko ikerketa hasi zuten, eta, ikerketa horren ondorioz, susmagarria atzo atxilotu zuten Portugaleten indarkeriaz egindako lapurretagatik akusatua.

Gertuko establezimendu bateko segurtasun-kamera batek grabatutako irudiek egilea identifikatzen lagundu zuten.

Atxilotua, polizia-aurrekariak dituen magrebtar jatorriko 29 urteko gizona, epailearen eskuetan jarriko dute polizia-eginbideak amaitutakoan.