Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria den Carmen Maeztu San Adriango Tasubinsa zentroan izan da gaur goizean. Bertan, lanerako ikastegiaren eta enplegu-zentro bereziaren zerbitzuak eskaintzen dituzte, eta duela gutxi eraberritu egin dute, Nafarroako Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Agentziak (ANADP) egindako 50.000 euroko inbertsioari esker.
San Adriango Tasubinsa zentroak desgaitasuna edo gizarteratzeko zailtasunak dituzten 92 erabiltzaile ditu, eta bertan izan da Maeztu kontseilaria egindako berritze-lanak ikusten