26_0339 Mendaron gazte bat atxilotu dute baseliza bateko hustubide-hodiak lapurtzeagatik
Mendaron gazte bat atxilotu dute baseliza bateko hustubide-hodiak lapurtzeagatik
Prentsa Zerbitzua
2026-05-04
Atzo gauean, Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atxilotu zuen Mendaron bertako baseliza batean kobrezko lau teilatu-hodi lapurtzeagatik.
Atzo, igandea, gaueko hamar eta erdiak aldera, Ertzaintzako agenteei Mendaroko Garagarza auzoko baseliza batera joateko eskatu zieten, eraikinaren fatxadan instalatutako teilatu-hodiak lapurtzen ari zirela esanez.
Bertaratu ziren agenteek bi gazte ikusi zituzten eraikinaren atzeko aldean, argirik ez zegoen leku batean, ezkutatuta. Horietako batek ihes egin zuen eta bestea eraikineko fatxadatik kendutako lau teilatu-hodiak zeuden lekuan geratu zen. Gaztea, 21 urteko espainiarra, ondarearen aurkako delitu batengatik atxilotu zuten eta, polizia-egoitzako eginbideak amaitu ondoren, gaur goizeko lehenengo orduan jarri dute epailearen eskuetan.
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du lapurretan parte hartu zuen bigarren gaztea aurkitu ahal izateko.

