Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ebaluazio diagnostikoa egiteko proben digitalizazioan aurrera egin du ikasturte honetan. Probetan, Foru Komunitateko sare publikoko eta itunpeko ikasleek hartu dute parte.
Nafarroak ebaluazio diagnostikoaren digitalizazioa bultzatu du, eta DBHko 2. mailan %92tik gorako parte-hartzea lortu da