Categorías: albisteak-berriak

26_0352 Ertzaintzak eta Guardia Zibilak enpresei iruzur egiten espezializatutako ziberdelitugile bat atxilotu dute A Coruñan

Biktima nagusiak Euskadiko, Kataluniako eta Valentziako enpresak ziren, eta 440.000 eurotik gorako iruzurra egin die

Ertzaintzak eta Guardia Zibilak enpresei iruzur egiten espezializatutako ziberdelitugile bat atxilotu dute A Coruñan

Prentsa zerbitzua

2026-05-08

Ertzaintzak eta Guardia Zibilak, Nigal – Zigula operazio bateratuaren esparruan, oso aktiboa zen ziberdelitugile bat atxilotu dute A Coruñan, Euskadiko, Aragoiko, Balearretako, Madrilgo, Kataluniako eta Valentziako ETEei hainbat iruzur egitea leporatuta. Lokalizatu ez zezaten, lapurtutako agiriak erabiltzen zituen.

Ikerketari esker, Saharaz hegoaldeko Afrikako 50 urteko gizon bat aurkitu eta atxilotu dute, bere delitu-jarduera Estatuko hainbat probintziatan aritzen zen talde kriminal antolatu bateko kide gisa egiten zuena.

Segurtasun- eta anonimizazio-neurri handiak hartuz jarduten zuen, eta nahiko konplexua izan zen, beraz, identifikatu, aurkitu eta atxilotzea.  

Hainbat urtetan ez zen bere benetako identitatea jakiterik izan; izan ere, hirugarren pertsonei –horietako batzuk hilda daudenak– lapurtutako dokumentazioa erabiltzen zuen detektatu ez zezaten. Lapurtutako identitate bakoitzak banku-kontuak aurrez aurre irekitzeko eta SIM txartelei alta emateko aukera ematen zion, iruzur-mota hori egiteko funtsezko bi tresnak izanik, eta, modu horretan, zuzeneko arrastorik utzi gabe jardutea lortzen zuen.

Ertzaintzak 2024ko otsailean izan zuen Mendaroko (Gipuzkoa) enpresa baten arduradunak jarritako salaketaren berri. Arduradunak manipulazio informatikoaren bidez egindako iruzur-delitu baten berri eman zuen, eta 50.000 euro lapurtzen  saiatu zirela azaldu zuen. Ikerketa Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzura (SICTG) atxikitako Ikernet Ziberkriminalitate Taldeak hartu zuen bere gain.

Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroak (CITCO) ezarritako koordinazio-prozedurak betez, Lugoko Guardia Zibilaren Ikerketa Teknologikoko Taldeak (EDITE) eta Ertzaintzaren SICTGko Ikernet Ziberkriminalitate Taldeak elkarrekin egindako ikerketaren bidez, “Nigal – Zigula” operazioaren esparruan, ikertutako gertakarien egilea identifikatzea lortu zen, eta joan den apirilaren 28an etxea miatu eta ustezko egilea atxilotu zuten A Coruñan.

Bizi zen eraikina miatu zutenean atxilotu zuten gizona, eta bertan gailu informatikoak, telefono mugikorrak, SIM txartelak, lapurtutako dokumentazioa, hirugarren pertsonen banku-txartelak, mikrokamera espioi bat eta delitu-jarduerarekin erlazionatutako beste hainbat gauza, lokalizatu gabe delituak egiteko diseinatutako ekosistema osoa osatzen zutenak, konfiskatu zituzten.

Polizia-lankidetzaren ondorioz egindako ikerketen arabera, atxilotua talde kriminal bateko kidea zen. Talde horrek zelulak zituen Estatuko hainbat probintziatan banatuta, eta horrek erasoak ugaritzeko, dirua sakabanatzeko eta poliziaren erantzuna zailtzeko aukera ematen zien.

Orain arte, ikertzaileek 22 delitu argitzea lortu dute, eta 160.000 euro inguru berreskuratu dituzte hainbat banku-kontu blokeatu ondoren.

Horrelako delituetan arma nagusia konfiantza izaten da. Atxilotuak “Man in the Middle” izenez ezagutzen den teknika erabiltzen zuen. Enpresen arteko benetako komunikazioak atzematen zituen, kasu honetan posta elektronikoaren bidez, banku-kontuen zenbakiak susmorik sortu gabe aldatzeko, eta, modu horretan, ordainketak talde kriminalak kontrolatutako banku-kontuetara desbideratzea lortzen zuen. Engainu horri esker, iruzur azkar, isil eta oso eraginkorrak egin daitezke.  

Atxilotuari talde kriminaleko kide izatea, iruzur jarraitua egitea, sekretuak argitara eta jakitera ematea, dokumentu pribatuak faltsutzea, egoera zibila usurpatzea eta kapitalak zuritzea leporatu dizkiote, eta jada jarri dute Agintaritza Judizialaren eskuetan.

Azpeitiako Auzialdiko Auzitegiko Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 2. zk.ko Plazak zuzendu duen ikerketa bateratuak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Antzerkia Donostiako auzoetara itzuliko da Poltsiko Antzerki Jaialdiarekin

Maiatzeren 7tik 24ra Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero…

4 horas hace

Barakaldok GAZBarakaldo bulegoa hurbildu die gazteei BIZIGAZ karpa ibiltariarekin

Ekimena gaurtik aurrera garatuko da Herriko Plazan, Elkanon, Gurutzetan eta Euskadi Etorbidean. «Gazteak dauden lekuan…

4 horas hace

Herrerako futbol-zelaia osorik berritzeko obra esleitu du Donostiako Udalak

Jokalekuko lanak datorren maiatzaren 12an hasiko dira eta zelai berria 2026ko urrian estreinatzea ahalbidetuko dute…

4 horas hace

Symphony: musikaren bihotzera egindako bidaia, Gustavo Dudamelen gidaritzapean

Barakaldo, maiatzak 4. Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, Nerea Cantero Kultura zinegotziak, Sonia Sáenz «la…

4 horas hace

Letizia erregina Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Munduko Egunaren buru izan da Iruñean

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_05_07 T* Día Internacional de la Cruz Roja y…

4 horas hace

‘Emakume Sortzaileak’ 2026 programak adimen artifiziala ikuspegi feminista eta intersekzionaletik aztertuko du

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI/NABI) maiatzaren 14an eta 20an egingo du ‘Emakume Sortzaileak’ programaren hamaikagarren edizioa;…

4 horas hace